Aitor Gorrotxategi eta Nerea Garcia Finalistak

Aitor Gorrotxategi eta Nerea Garcia, S.D.Santiagotarrakeko palistak junior eta 23 urtez azpiko Munduko Txapelketan aritu dira, uztaila amaieran jokaturiko txapelketan, Plovdiv hiri Bulgariarrean.

Biek finalak eskuratu dituzte lehiaturiko frogetan. Aitor dominetatik oso gertu geratu zelarik K-4 500mtan, laugarren izan bait zen, 23 urtez azpiko mailan. K-2 1000mtan ere aritu zen, bederatzigarren eginez.

Bien bitartean, Nerea Garcia gaztea K-4 500m juniorretan aritu zen, finalera iritsi eta zortzigarren postua eskuratuz.

Orain, seniorren txanda izango da Montemol o Velho-ko herri portugaldarrean jokatuko den, abuztu amaierako Munduko Txapelketan. Momentuz, Iñigo Peña, Higinio Rivero eta Begoña Lazkanoren partehartzeak baieztaturik daudelarik eta Aitor Gorrotxategi aukerekin dago baita ere K-4 1000m-tan aritzeko.

Zorte on!

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21