Emaitza bikainak JJPP-en Españako Txapelketan

 

Egilea: JM Anatol

 

Trasonan jokatu da Españako Jóvenes Promesas-en Txapelketa, uztaila amaieran.

Txikienak zortzi dominarekin bueltatu dira etxea, bi urre, bi zilar eta lau brontze. Eta horrez gain, sei final ere eskuratu dituzte.

Goraipatzekoa, Uxue Arsuagak (S.D.Santiagotarrak) emakumezko kadete B K-1 500mtan eskuraturiko urrea. Banakako modalitatean eskuraturiko urre bakarra. Honez gain, bere taldekideekin batera, Maddalen Arsuaga, Eider Amundarain eta Irene Gorrotxategi emakumezko kadete K-4 5000m ere lehenengo izan ziren.

Zilarra, Maddi Tarragonak (Donostia Kayak K.E.) eskuratu zuen, denboraldi guztian jokaturiko proba guztietan podium-etik jatsi ez delarik. Bere taldekidea den Eider Irazurekin batera, beste zilar bat eskuratu zuten emakumezko infantil A K-2 mailan.

Brontzezko domina, Maddalen Arsuaga eta Irene Gorrotxategik (S.D.Santiagotarrak) eskuratu zuten emakumezko kadete K-2 500m-tan, Ian Anatol eta Aimar Platerok (S.D.Santiagotarrak) gizonezko infantil B K-2 mailan eta Alex Anatol, Ekaitz Aizpiolea, Unai Amostegi eta Mikel Larrartek (S.D.Santiagotarrak) gizonezko kadete K-4 1000mtan eta, Uxue Lopez, Saioa Martinez, Ainhoa Elortegi eta Nahia Carcedok  (S.D.Santiagotarrak) emakumezko infantil K-4 1000mtan.

Baita ere, aipatzeko modukoa, Ian Antol-en (S.D.Santiagotarrak) bostgarren postua gizonezko infantil B K-1 1000mtan eta bere taldekidea den eta maila berean arituriko Aimar Plateroren zortzigarren postua. Laura Zunzunegi (Donostia Kayak K.E.) ere zortzigarren izan zen emakumezko kadete B K-1 500mtan.

Kluben sailkapenean, S.D.Santiagotarrak lehenengo hamarren artean mantendu da, zortzigarren izanik.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21