Sella ibaiaren nazioarteko jaitsieran podium ugari

Nahiz eta oraingo honetan Euskadi podiumaren ateetan geratu den laugarren postuarekin. Zenbait euskal kirolari podium-era igo dira. Ane Lopez eta Natalia Goikoetxea, euskal ordezkariak izan zirenak 23 urtez azpiko K-2an, bigarren izan ziren. Irene Gana 23 urtez azpiko  k-1ean laugarren izan zelarik. Gizonezkoek ez zuten zorte bera izan, K-1ean Aitor Vilariño izan zen onena 25. Postuan eta Eñaut Aizpurua eta Jon Lazkano K-2an, 34.

Baina, Erik Arozena, Tania Prol-ekin batera (S.D.Santiagotarrak) garaile suertatu ziren mixtoen lehiaketan.

Jon Moreno (S.D.Santiagotarrak) bigarren izan zen 23 urtez azpiko gizonezko K-1ean, Intza Mendez eta Nera Garcia (S.D.Santiagotarrak) K-2 emakumezko juniorretan hirugarren izan ziren. Isabel Goikoetxea  (Plentzia P.T.) ere hirugarren izan zelarik emakumezko 23 urtez azpiko mailan. Gizonezko kadeteetan, Ekaitz Aizpiolea eta Alex Anatal (S.D.Santiagotarrak) hirugarren izan ziren. Beraiek taldekideak diren Uxue eta Maddalen Arsuagak postu bera eskuratu zutelarik emakumeko kadeteetan.

Borja Estomba irundarra ere zoriondu beharrean gara, urteetan ahalegindu eta zenbait bigarren postu eskuratu ondoren, oraingoan bai, garaipena eskuratu bait zuen, nahiz eta edizio berezia izan, lehenengo postua ex aequo banandu bait zuen.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21