Miren Lazkano eta Klara Olazabal Europako Txapeldunak

Hilabete erdialdean, Bratislavan Europako Junior eta 23 urtez azpikoen slalomekoen txapelketa jokatu da.

Miren Lazkanok (ATSS) eta Klara Olazabalek (S.D.Santiagotarrak) urrezko domina eskuratu dute C-1 emakumezko 23 urtez azpiko patrulletan. Horrela, kategoria berdinean, Munduko Txapelketan eskuraturiko emaitza errepikatu dute.

Gainera, Klara Olazabal-ek seigarren postu bat eskuratu zuen emakumezko 23 urtez azpiko C-1 mailan eta Miren hamargarren izan zen +50-eko zigorra jaso ondoren. Klarak, K-1ean ere parte hartu zuen, emakumezko 23 urtez azpiko mailan, baina ezin izan zuen finalerdietara iritsi. K-1 emakumezko 23 urtez azpiko patrulletan, bostgarren izan zen.

Baina ez ziren euskal ordezkari bakarrak izan, Alex Goñi (ATSS) laugarren izan zen gizonezko junior k-1 patrulletan. Bere nazioarteko lehenengo lehiaketa zen eta soilik hiru postutara geratu zen gizonezko K-1 juniorretan finalerdietara iristeko.

Unai Nabaskues (ATSS) 23 urtez azpiko gizonezko K-1ean, dezima bakar batetara geratu zen finalera sartzeko, hamaseigarren izanik.

Xanet Etxarri (ATSS) seigarren izan zen emakumezko junior C-1 patrulletan eta K-1eko patrulletan hamargarren. Banakako lehiaketan berriz, ezin izan zuen finalerdietara iritsi ez k-1ean ez C-1ean.

Orain, seniorren txanda da, iraila hasieran, Seu d’Urgell-en Munduko Kopako finala jokatuko da, bertan, Maialen Chourraut eta Irati Goikoetxea arituko dira emakumezko K-1ean, Joan Crespo eta Samuel Hernanz gizonezko K-1ean, Miren Lazkano eta Klara Olazabal emakumezko C-1ean eta Ander Elosegi gizonezko C-1ean. Gainera, Miren Lazkano, David Llorenterekin, 23 urtez azpiko C-2 mixtoko Munduko Txapeldun direnak, Maialen Chourraut- Pau Etxaniz-ekin batera, Españako Txapeldun izandakoak eta  Samuel Hernanz, Nuria Villarrubla-rekin batera, C-2 Mixtoan arituko dira.

Horren ondoren, iraila bukaeran, Munduko Txapelketa jokatuko dute, Maialen-ek Jokotan eskuraturiko urrea lortu zuen kanalean.

 

 

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21