Slalom-eko Munduko Txapelketak hasiera eman dio

Rio de Janeiroko canalean dagoeneko hasiera eman diote Slalom-eko Munduko Txapelketari.

Asteartean taldekako probei hasiera eman zioten, baina gure ordezkariek, Maialen Chourraut (ATSS) buru zutelarik eta Irati Goikoetxea (ATSS), ez duten zorterik izan, bederatzigarren izan ziren neska kayakistas. Gizonezko canoistas, Ander Elosegirekin (S.D.Santiagotarrak), zazpigarren izan ziren, emakumezko canoistak, Miren Lazkano (ATSS) tartean, zazpigarren baita ere, eta Samuel Hernanz (ATSS) eta Joan Crespo (S.D.Santiagotarrak) ere gizonezko kayakistetan, zazpigarren.

Atzo banakako probei eman zieten hasiera emakumezko kayakistak eta gizonezko canoistak. Maialen bikain hasi zen, bigarren izanik sailkatze proban. Ander Elosegi hamahirugarren izan zen, finalerdietarako txartela eskuratuz. Irati Goikoetxeak lehenengo jatsiera oso ona burutu eta ia sailkatzear egon ondoren, segundo eskasagatik, sailkatze probako bigarren jatsiera burutu beharra izan zuen eta gauzak ez ziren behar bezain ongi joan eta finalerdietatik at geratu zen.

Gaur Miren Lazkano emakumezko C-1ean eta Samuel Hernanz eta Joan Crespo kayakean aritzeko txanda izango da.

Ostiralean C-2 mixtoak arituko dira, podiumean toki bat eskatu nahiean, Miren Lazkano David Llorenterekin batera eta Samul Hermanz Nuria Villarrublarekin batea. Eguneko azken orduan berriz, emakumezko kayakista eta gizonezko kanoisten finalerdietarako txanda izango delarik, finalerako txartela eskuratu eta dominen borrokan egoten saiatzeko.

Larunbatean canoisten eta emakumezko kayakisten txanda izango da eta beranduago, emakumezko canoista eta gizonezko kayakisten finalerdientzako tartea izango da, non gure ordezkariak onenekin borrokan egotea espero dugun.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21