Slalom-eko Mundialean zorterik ez

Oraingoan slalomeko gure kirolariek zortea ez dute alde izan, ezin izan bait dute final bat bera ere eskuratu, Samuel Hernanzek(ATSS) Nuria Villarrublarekin batera, C-2 Mixtoan eskuratu dutena izan ezik, seigarren izanik. Samuel K-1ean 24.izan zen finalerdietan, finaletik kanpo geratuz.

Ander Elosegi (S.D.Santiagotarrak) finalean eskuartean izan zuen eta azken momentuan ihes egin zion, sailkatzeko segundo bat baino gutxiagora geratuz, hamaikagarren postuan.

Maialen Chourraut-ek (ATSS) ere ez zuen bere eguna izan, +50eko zigorra jaso zuen eta 24.postuan amaitu bait zuen finalerdietan.

Miren Lazkano (ATSS) sailkatze frogetako lehenengo jaitsieran igeri atera ondoren eta bigarren jatsiera buru behar izan ondoren, finalerdietan ezin izan zuen lehenengo hamarren artean sailkatu eta 25. Izan zen.

Joan Crespok (S.D.Santiagotarrak) primeran hasi zuen lehiaketa, baina finalerdietan ez zuen maila bera eman eta 35. sailkatuz finaletik kanpo geratu zen.

Irati Goikoetxea (ATSS) ezin izan zuen sailkatze proba gainditu, lehenengo jaitsieran ia sailkatzear izan zen, baina bigarrengoan ez zuen hain ondo burutu eta finalerdietatik kanpo geratu zen.

Orain atseden arte eta denboraldi berrian pentsatzen hastea tokatzen da, Jokoetarako txartelak jokoan egongo dira eta oraingoan gainera, Seu d’Urgell-en jokatuko da Munduko Txapelketa.

 

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21