Euskadiko Slalom-eko kopa hasita

Bergaran jokatu da 2019ko euskadiko Slalom-eko kopako 1.go proba

Oso denboraldi mugitua izango dute gure kirolariek, Tokyo-ko Jokoetarako sailkapena jokoan egongo delarik, Seu d’Urgell-en jokatuko den Munduko txapelketan, eta dagoeneko gure kirolariak martxan jarri dira, Euskadiko Slalom-eko kopako 1.go probarekin.

Kluben sailkapenari dagokionez, ATSS 1.go, S.D.Santiagotarrak 2. Eta Beti Busti K.E. hirugarren izan dira.

Banakako emaitzei dagokienez, Unai Nabaskues (ATSS) izan zen azkarrena senior mailan, emakumezkoetan, Olatz Arregi (ATSS), canoan Aitor Garmendia (ATSS) eta Irati Goikoetxea (ATSS) emakumezkoetan.

Junior mailan, Alex Goñi (ATSS) izan zen garailea, Xanet Etxarri (ATSS) bai K-1ean zein Canoan.

Canoan, Oier Villar (Beti Busti K.E. ) izan zen garailea, Leire Goñi (ATSS) emakumezkoetan, bai K-1ean zein Canoan. Eta gizonezko canoan, Markel Imaz (ATSS).

Beteranotan, Urko Zabaleta (S.D.Santiagotarrak) izan zen garailea eta C-2 mixtoan, Irati Goikoetxea eta Luca Hives.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21