Euskadiko kopako 3.proba, Españako koparen aurrekari

Asteburu honetan, Orthez-ek Euskadiko slalom-eko Kopa jokatu da, Españako Koparen aurrekari. Asteburu honetan, Orthez-en bertan jokatuko delarik Españako Kopa.

Kluben sailkapenari dagokionez, ATSS izan zen garailea, S.D.Santiagotarrak bigarren eta Beti Busti K.E. hirugarren.

Banakako sailkapenean, Joan Crespo (S.D.Santiagotarrak) izan zen azkarrena gizonezko K-1 seniorretan, Alex Goñi (ATSS) gizonezko juniorretan, Haritz Azanza (S.D.Santiagotarrak) gizonezko kadete K-1ean eta Urko Zabaleta (S.D.Santiagotarrak) beteranotan. Emakumezkoetan, Irati Goikoetxea (ATSS) izan zen azkarrena senior mailan, Leire Goñi (ATSS) emakumezko kadeteetan. Kanoei dagokienez, Aitor Garmendia (ATSS) izan zen azkarrena gizonezko seniorretan, Martin Arruabarrena (S.D.Santiagotarrak) kadeteetan. Emakumezko seniorretan, Miren Lazkano (ATSS) izan zen azkarrena eta Leire Goñi (ATSS) emakumezko kadeteetan bigarren urrea eskuratuz.

Espero dezagun asteburu honetan ere podium-ak errepikatzea gure kirolariek Españako Kopan. Zorte On!

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21