Itsas-kayakeko denboraldiaren hasiera

Asteburu bizia itsas-kayakak bizitakoa, denboraldiari hasiera emanez.

Maiatzaren 1ean, Españako itsas-kayakeko 2.proba jokatu ze, non Ramon Vega (Pasaia kayak 2005 K.K.) bigarren izan zen 50-54 urteko mailan.

Larunbata, maiatzak 4, Eurochallenge, Surfski proba jokatu zen, 160 partehartzaile inguru bilduz eta haien artean, Amuitz, Barrika P.T., Fortuna, Lekeitio, Pasaia Kayak eta Plentziako kirolariak zeudelarik besteak beste.

Estropada 21 km-tako distantzia batean jokatu zen eta Villajoyosa eta Altea udalerriak elkartu zituen. Lehiaketa jokatzeko hiru egunetako leihoa ego narren,  larunbatean jokatu zen, kontrako haize baldintzekin, estropada bereziki gogortu zuelarik partehartzaile guztientzat, behin Benidorm-eko irla iraganda, haizea aprobetxatzeko aukera egon zen.

Euskal ordezkariek emaniko maila nabarmendu behar da, Javi Lizancos (Beterano E) mailan lehenengo sailkatu zelarik, Jose Mari Villagarcia eta Mikel Lauzirika (Beterano C-D ), bigarren eta hirugarren izan zirelarik hurrenez hurren.

Probako garaipena Sean Rice hegoafrikarrak eskuratu zuen eta emakumezkoetan Amaia Osaba nekaezinak, honela, abuztuan jokatuko diren Mediterranean Beach Games-etarako sailkatu zelarik.

Igandean berriz, Euskadiko Itsas-kayak-eko XV.Kopari eman zitzaion hasiera Nanclares de Gamboan.

Probako garaipen orokorra, Iñigo Lois eta Gorka Colomorentzat (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan zen K-2 senior mailan, bigarren Eñaut Aizpurua eta Maite Etxabe (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) sailkatu ziren eta hirugarren, beraien taldekide diren Carmelo Chapartegi eta Javier Solozabal.

Gizonezko K-1 seniorretan, lehenengo postua, Ion Carballok eskuratu zuen, bigarren Lander Rodriguez eta hirugarren Aritz Araneta izan ziren, Pasaia Kayak-eko kirolariek osatu zuelarik podiuma.Beterano+50 mailan, azkarrena Txema Yarza (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan zen, bigarren Aingeru Barrio (C.N.Aldayeta) eta hirugarren Emilio Cachafeiro (Pasaia Kayak 2005 K.K.).

Hurrengo zita, Pasaian izango da, datorren maiatzaren 19an.

 

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21