Brontzea Alex Goñirentzako eta finala Klara Olazabalentzat

Lipstovsky-n jokatu da Slalom-eko Europako Txapelketa Junior eta 23 urtez azpikoentzako.

Alex Goñi (ATSS) hirugarren izan zen gizonezko juniorren patrulletan. K-1ean berriz, ez zuen zorterik izan eta hogeitabigarren izanik, finaletik kanpo geratu zen.

Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) bikoiztu egiten zuen, K-1ean zein C-1ean. Canoan finalera iritsi zen, finalerdietako denborarik onena eginez, baina finalean ezin izan zuen errepikatu eta hamargarren izan zen. Kayakean, finaletik at geratu zen, 18.izanik. Patrulletan, 9. Izan zen kayakean zein canoan. Azken honetan, Marta Barba (ATSS) ere aritu zen. C-3an sailkatze probak ezin gainditu geratu zelarik.

Unai Nabaskues (ATSS) 23 urtez azpiko K-1ean lehiatu zen, non 25.izan zen finalerdietan, finalera ezin pasa geratu zelarik. Patrulletan, 8. Izan zen.

Oier Rodriguez (S.D.Santiagotarrak) C-1 junior mailan aritu zen, sailkatze probak ezin pasa geratu zelarik, 8. Izanik patrulletan.

Xanet Etxarri (ATSS) Klararen modura, K-1ean zein C-1ean aritu zen. Canoan, finalerako ateetan geratu zen, 12. Izanik, hamar sailkatzen zirelarik finalerako. K-1ean berriz, sailkatze probetan geratu zen. Patrulletan, kayakean 8. Eta canoan 6. Izan zelarik.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21