Bederatzi domina Españak Sprint txapelketan

Higinio Rivero (Barrika P.T.) Españako txapeldun izendatu zen KL2 500m eta 200m tan. Nerea Garcia (S.D.Santiagotarrak) berriz, emakumezko junior K-1 200mtan. Intza Mendez-ekin batera, K-2 100m emakumezko juniorretan garaipena eskuratu zutelarik. Gainera,Higiniok beste bi zilar gehiago gehitu zituen, VL3 500 eta VL3 200mtan. Nerea Garciak, Intzarekin batera, K-2 4500m emakumezko juniorretan ere, zilarra eskuratu zuen. Aitor Gorrotxategik (S.D.Santiagotarrak) ere bigarren postua eskuratu zuen K-1 1000mtan.

Baina ez zen azken domina izan, K-4 500mtan emakumezko juniorretan, Nerea Garcia, Intza Menez,  Uxue Arsuagak eta Irenek Gorrotxategik brontzea eskuratu zuten.

Final ugari ere eskuratu ziren, hala nola, Intza Mendez k-1 1000m emakumezko juniorretan, Aiora Irazu (Pasaia Kayak 2005 K.K.) eta Karite Eizmendi (Barrika P.T.) zortzigarren eta bederatzigarren hurrenez hurren emakumezko junior K-1 200mtan. Aiora Irazuk ere bostgarren postua eskuratu zuen K1 500m emakumezko juniorretan. Begoña Lazkano eta Amaia Benavente (Donostia Kayak K.E.) laugarren izan ziren K-2 1000m emakumezko seniorretan eta bostgarren K-2 500mtan.

Eneko Eneko Egiguren, Borja Estomba, Aitor Gorrotxategi eta Jon Morenok (S.D.Santiagotarrak) osaturiko K-4 1000mtan laugarren izan zen. Juniorretan, beraien taldekideak, Aimar Amundarain, Alex Anatol, Beñat Arsuaga eta Aiur Platero zortzigarren izan ziren eta K-4 500mtan zazpigarren. K-2 200mtan emakumezko juniorretan, Aiora Irazu eta Sara Tarragona zortzigarren izan ziren. Eta ezarritako proba berrian, K-2 500m Mixtoan, Begoña Lazkano eta Xabier Ruiz de Aretxabaleta zortzigarren izan ziren.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21