C.D.Fotuna Euskadiko Itsas-kayak-eko Txapelduna

Pasaden larunbatean Euskadiko itsas-kayak txapelketa jokatu zen, ibilbide berria estreinatu zuelarik. Beste urte batzuekin alderatuz, Hondarribiako A.E.tik eman zitzaion hasiera.

C.D. Fortuna izan zen garailea kluben sailkapen nagusian, bigarren Amuitz Outrigger P.K. eta hirugarren, Pasaia Kayak 2005 K.K.

Banakako sailkapenean, Lander Rodriguez (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan zen garailea gizonezko seniorretan. . Jose Mari Villagarcia (C.D. Fortuna) gizonezko beterano -50 tan, probako garaile absolutua izan zelarik. Bere taldekidea den, Javier Lizancos izan zen garailea, beterano +50 urtetako mailan. Emakumezkoetan, Amaia Benavente (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izen zen lehena. Beteranotan, Cristina Iraeta (ATSS) gailendu zelarik. K-2etan, Asier Amiama eta Xabier Aranburu (Pasaia kayak 2005 K.K.) izan ziren lehena eta beraien taldekideak, Iñigo Barrenetxea eta Javier Dominguez gailendu ziren beteranotan.

Tradizionaletan, Jose Garcia (S.D.Santiagotarrak) izan zen lehena eta emakumezko kadetetan, Itxaso Garcia (S.D. Santiagotarrak).

Hurrengo zita, Gipuzkoako Itsas-kayak txapelketa, Zumaian, datorren uztailaren 27ean.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21