Irati Osa, Europako Azpitxapeldun
Irati Osa (Itxas-Gain- Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) Europako Azpitxapeldun izendatu da gaur goizean jokaturiko txapelketan. Helmugaratzean oso lehia estua izan du hungariarrarekin, baina azkenean bigarren izan da. Hala ere, emaitza bikaina. Zorionak!
Emakumezko juniorretan, gaur goizean Intza Mendez (S.D. Santiagotarrak)emakumezko junior K-2an lehiatu da, zortzigarren izanez. Eta Aiora Irazu (Pasaia kayak 2005 K.K.) atzo lehiatu zena K-1 emakumezko juniorretan, hamargarren izan zen.
Orain lehiatzen, gizonezko 23 urtez azpiko K-1ak ari dira, Jon Moreno (S.D. Santiagotarrak) eta Xabier de Velasco (Getxo Kayaka) .