Nerea Garciak Munduko Sprint txapelketa jokatu du
Nerea Garcia (S.D. Santiagotarrak) Sprint-eko junior eta 23 urtez azpiko munduko txapelketan izan dugun euskal ordezkari bakarrak partehartze bikoitza burutu du, Pitesti, Errumanian jokaturiko txapelketan.
Palista gazteaz, K-2 500mtan, seigarren egin zuen B finalean eta K-4 500mtan, finalerdietan, finalerako txartela eskuratzear izan zen arren, laugarren izan zen eta ondorioz, B finalean jardun zuen, bigarren izanik.