13 domina banakako Munduko Kayak Surf txapelketan

Euskadi Munduko Txapeldun izendatu ondoren, banakako lehiaren txanda zen, Munduko Txapeldun titulua jokoan zegoelarik.

Hamahiru izan dira guztira lorturiko dominak, 6 urre, 4 zilar eta 3 brontze.

Odei Etxeberria (RCNSS) Munduko txapeldun izendatu zen Open IC mailan, gauza bera lortzen duelarik, Ainhoa Tolosak (Lekeitioko D-Zanga P.K.) emakumezko IC mailan, Edu Etxeberria (RCNSS) Master mailan, bai IC-n, nola HP-n eta Iñaki Urbe (RCNSS) ere titulu bikoitza eskuratu zuen junior IC eta HP mailetan.

Munduko azpitxapeldunak, Odei Etxeberria Open HP, Peru arandiaran junior IC mailan, Luis Abando (Itxasondo) Grand Master IC mailan eta Txema Carreto (Mundakako Kayak Surf)  Grand master HP-n izan ziren.

Brontzezko domina eskuratu zuten, Olatz Garmendiak (RCNSS) emakumezko IC mailan, Irati Bordagaraik (RCNSS) emakumezko HP-n eta Ruben del Rio (Itxasondo) Gran Master HP-n.

Zorionak denei!

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21