Domina zaparrada Españako “Jóvenes Promesas”-en txapelketan

Gazteenek denboraldiari amaiera eman diote Españako “Jóvenes Promesas” txapelketa jokaturik, non guztira, 9 domina eskuratu dituzte, 4 urre, 4 zilar eta brontze bat, emaitza bikainak benetan.

Urrea

Ian Antol- Aimar Platero (S.D.Santiagotarrak) K-2 gizonezko infantil A 1000m

Peio Añarbe- Jon Cecilia (S.D. Santiagotarrak) K-2 gizonezko infantil B 1000m

Eider Amundarain- Maialen Arsuaga- Uxue Arsuga- Irene Gorrotxategi (S.D.Santiagotarrak) K-4 emakumezko kadete 500m

Ane Amostegi- Haizea Aranburu- Naroa Larrarte- Paula Severiano (S.D.Santiagotarrak) K-4 emakumezko infantil A 1000m

Zilarra

Uxue Arsuaga (S.D.Santiagotarrak) Emakumezko kadete A K-1 500m

Maite Gorrotxategi- Malen Juaristi (S.D. Santiagotarrak) K-2 emakumezko infantil B 1000m

Ian Anatol- Haizea Aranburu (S.D. Santiagotarrak) K-2 Mixto infantil  A 1000m

Uxue Arsuaga- Unai Amostegi (S.D.Santiagotarrak) K-2 Mixto Kadete 500m

Brontzea

Ekaitz Aizpiolea- Unai Amostegi- Mikel Larrarte- Ander Zabaleta (S.D. Santiagotarrak) gizonezko kadete K-4 1000m

 

Aipagarriak ere, Irene Gorrotxategik K-1 emakumezko kadetea A 500mtan lorturiko laugarren postua. Maddi Tarragonak (Pasaia kayak 2005 K.K.)  ere postu bera eskuratzen zuen emakumezko Infantil A K-1ean, Ian Anatol gizonezko infantil a K-1 1000mtan bostgarren izan zen, postu berbera eskuratuz, Malen Juaristik emakumezko infantil B K-1 1000mtan. Aimar Platero gizonzeko infantil A K-1 1000mtan zazpigarren izan zen eta Maialen Arsuaga emakumezko kadetea A K-1 500mtan bederatzigarren.

 

Zalantzarik gabe, gazteenek eskuraturiko emaitza bikainek, S.D.Santiagotarrak, kluben sailkapen nagusian laugarren posturaino eraman dute.

 

 

 

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21