Hasi da 2021eko Euskadiko Slalomeko Kopa

Larunbatean egin zen bigarren Euskadiko slalomeko kopa, pandemiaren geldialdiaren ostean, eta parte-hartze oso handia izan zen, ia 120 dortsal banatu baitziren.
Pandemiaren ondorioz, aldaketak egin behar izan dira osasun arloko protokoloak eta araudiak bete ahal izateko; hala, kirolari taldea bitan banatu zen, eta lehiatzen lehenak Kayak K-1 gizonezkoak izan ziren, Unai Nabaskues (ATSS) garailea izan zen, junior mailan K-1 Nicolas Gonzalez (ATSS) izan zen azkarrena, emakumezko junior K-1 mailan Leire Goñi (ATSS) garailea izan zen, eta gizon seniorrean, berriz, C-1 Aitor Garmendia (ATSS). Junior mailan, Markel Imaz (ATSS) izan zen azkarrena eta emakumezko junior C-1ean, Nora Lopez (ATSS).
Bigarren taldean, Aitor Iriondo (S.D.Santiagotarrak) nagusitu zen kadete mailako gizonetan, bai K-1 mailan, bai C-1 mailan, gizon beteranotan Luis Martin Moro (Donostia Kayak K.E.) izan zen garailea, senior mailako emakumeetan K-1, Maialen Chourraut (ATSS) izan zen garailea, Irati Goikoetxea berriz agertu zen amatasun berriaren ondoren, eta beste palista handi batzuk hala nola, Klara Olazabal (S.D: Santiagotarrak), Miren Lazkano (ATSS), Jone Otaño (S.D.Santiagotarrak), azken urteetako parte hartzerik altuena izan duelarik kategoria honek. Kadete mailan K-1, Izar Garcia (S.D.Santiagotarrak) izan zen garailea, Kadete emakume C-1ean Haizea Segura (ATSS) izan zen azkarrena. C-1 seniorretan, Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea. Emakumezko senior c-1an Klara Olzabal (S.D.Santiagotarrak ) izan zen azkarrena.
Kluben sailkapenean, Atletico San Sebastianen garaipena, S.D.Santiagotarrak eta Beti Busti K.E. hirugarren.

 

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21