Iñigo Peñak Tokiorako txartela baieztatu du

Atzo goizean hasi zen Olinpiar Jokoetarako K-2 1000m proba jokoan zuen RFEPeko hautaketa prozesua. Finala jokatuta eta garaileak izan ondoren, Iñigo Peñak eta Paco Cubelosek Olinpiar Jokoetarako txartela eskuratu dute, munduko txapelketan  bi zilar eta munduko kopetan zenbait domina eskuratu ondoren, hautaketa prozesu honetan irabazi beharra zuten, nazioarteko fasera igaro nahi ez bazuten, bertan txartela irabazi ahal izateko. Espainiak bazuen Joko Olinpikoetarako plaza, baina zeintzuk arituko ziren definitu beharra zegoen.
Hautaketa-prozesuak aurrera jarraitzen du, eta proba gehiago daude jokoan.
Emakumezkoetan, Begoña Lazkanok ezin izan zuen garaipena lortu K-2 500m proban, eta, beraz, ezin izango da distantzia horretan aurreolinpikora joan, hitzordu japoniarrerako jokoan egongo den txartel bakanetako bat lortzen saiatzeko. K-1 500m lasterketan bederatzigarren izan ondoren, non aurreolinpikoarentzako plaza bat ere bazegoen, olinpiar ametsa oraingo honetan ez da beteko.
Euskal palistekin proba gehiago izango dira lehian ontzi eta kategoria ezberdinetan parte hartuz, bai absolutuan eta baita 23 urtez azpiko mailan ere. Aitor Gorrotxategi, Eneko Egiguren, Irati Osa, Nerea Garcia eta Aiora Irazu daude lehian.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21