Amaitu dira Sprint Senior eta 23urtez azpikoen hautaketa probak

Trasonan, joan den astean izan zen Senior eta 23 urtez azpikoen mailetarako esprinteko hautaketa probak.
Iñigo Peñak (Itxas-Gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K..) Tokiorako txartela lortu zuen. Paco Cubelosekin batera domina bat lortzeko faboritoetako bat izango delarik, munduko txapelketetan bi zilar irabazi ondoren eta munduko kopetan domina ugari. Horrez gain, emakumezkoetan K-2 eta K-1 500m etan, Jokoetarako azken txartelak eskuratzeko izango den aurreolimpikorako azken ontziak erabakitzen ziren, non Begoña Lazkanok (Donostia Kayak K.E.) ezin izan zuen sailkapena lortu, bigarren K-2 500m eta 9. K-1 500m izan zirelarik. K-2 1000m proban Laia Pelachekin batera garaipena lortu zuen, proba horretan Europako eta Munduko Txapelketa jokatzeko aukera emango dielarik.
Iñigo Peñak, K-2 1000m gain, K-1 1000m arraun egin zuen laugarren izanik eta bigarren izan zen K-2 500m.
Irati Osa (Itxas-Gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.) zortzigarren izan zen K-1 500m-ko B finalean, zazpigarren K-1 1000m-ean eta 4. K-2 1000m-ean.
Nerea Garcia (S.D.Santiagotarrak) K-2 500m 23 urtez azpiko proban nagusitu zen, nazioarteko hitzorduetarako tokia lortuz, laugarren izan zen K-1 500m B finalean,  2. izan zen K-2 1000m proban, 2. K-1 200m Sub-23 proban eta 5. izan zen k-2 200m proban. Maiatzeko hautaketa probetan 23 urtez azpikoen kategorian proba batzuk erabakitzea falta delarik oraindik.



Aiora Irazuk (Donostia Kayak K.E.) ezin izan zuen finalerdia gainditu K-1 500m mailan, bosgarren izan zen K-1 1000m mailako B finalean eta 7. izan zen K-1 200m Sub-23 mailan. Beste selektibo bat ere izango du maiatzean 23 urtez azpikoen kategorian.

Aitor Gorrotxategi (S.D.Santiagotarrak) seigarren izan zen K-1 1000m proban. Eta K-1 500m-ean 7. izan zen. 23 urtez azpikoen kategorian jokatzeko azken postuak maiatzean jokatzea falta dituelarik.
Eneko Egiguren (S.D.Santiagotarrak) seigarren izan zen K-1 1000m-ko B finalean eta 5. K-1 500m-ko kanporaketan.

 

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21