1.go Espainiako Sprint Kopa olinpikoa

Trasonan jokatutako hautaketa proben ondoren, Espainiako Sprint Olinpikoko 1. Kopari bide eman zitzaion, non gure kirolariek 9 domina lortu zituzten.

Higinio Riverok (Barrika P.T.) urrea eskuratu zuen Gizon Senior KL2 200m eta VL 500m modalitateetan. Zilarra Gizon Seniorrean KL2 500m eta brontzezkoa VL3 200m eta 500m.


Begoña Lazkanok (Donostia Kayak K.E.) zilarra eskuratu zuen K-1 500 metroko emakumezko seniorretan. Uxue eta Maialen Arsuaga ahizpak (S.D.Santiagotarrak) bigarren izan ziren K-2 500 metroko junior mailan, baita K-4 emakumezko junior mailan ere, Irene Gorrotxategi eta Eider Amundarainekin batera.


Aitor Gorrotxategi eta Eneko Egiguren (S.D.Santiagotarrak) hirugarren izan ziren gizonezko seniorretan K-2 1000m.


Laugarren postuak ere izan ziren, Iñigo Peña (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) gizonezko seniorretan K-1 1000m, Uxue Arsuaga emakumezko junior K-1 500metan eta bere ahizpa Maialen seigarrena distantzia berean.


Hurrengo hitzordua Nanclares de Gamboan izango da asteburu honetan. Euskadi Maratoi txapelketan. Astebete beranduago, Pontevedran ospatuko delarik Españako Maratoi txapelketa.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21