Bederatzi domina Espainiako Sprinteko 2. kopan

Pasa den asteburuan Verducidón Españako bigarren Sprint kopa ospatu zen, non gure kirolariek guztira 9 domina lortu zituzten. 3 urre, 2 zilar eta 4 brontze.
Uxue Arsuagak (S.D.Santiagotarrak) K-2 200m eta K-2 500m irabazi zituen bere ahizpa Maialenekin batera. Gainera, biak, zilarra eta brontzea izan ziren, hurrenez hurren, K-1 200m-ko finalean.
Higinio Riverok (Barrika P.T.) ere hainbat domina lortu zituen, urrea Gizon Seniorrean KL2 500 metrotan, zilarra Gizon Senior KL2 200 metrotan eta brontzea VL2 200 eta 500 metrotan.

Nerea Garcia (S.D.Santiagotarrak) hirugarren izan zen Emakumezko Senior K-1 500m proban eta 23 urtez azpiko K-2 200m sailkapena lortu zuen nazioarteko hitzorduetarako.

 


Hurrengo hitzordua asteburu honetan Trasonan izango da, Espainiako Kadeteen Koparekin. Eta datorren astean Europako Sprint Txapelketari hasiera emango zaio.

 

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21