Bost domina Lanzaroteko Surfsky munduko txapelketan

Atzo, igandea, Munduko Surfsky Txapelketa ospatu zen Lanzaroten, bost domina eta hiru laugarren postu lortuz.



Oier Aizpurua (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) izan zen Master B mailako irabazlea.


Mikel Lauzirikak (Barrika P.T.) ere irabazi zuen Master C mailan.
Jose Mari Villagarcia (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) izan zen bigarren eta Eñaut Aizpurua (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) hirugarren Master C mailan.


23 urte azpiko emakumezkoetan Irene Gana (Barrika P.T.) hirugarren postuan sailkatu zen.


Podiumaren atarian geratu ziren Manuel Melara (Amuitz Outrigger P.K.) Master D kategorian, Javier Lizancos (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) ere laugarren izan zen Master E-n eta Maite Etxabe (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko p.k.) baita ere, laugarren izan zen, Master B mailan.
Maila aparta kirolariena. Zorionak!

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21