Lau final Junior eta 23 urtez azpiko Slalomeko Munduko Txapelketan

Tacen-en Junior eta 23 urtez azpikoen slalomeko munduko txapelketa jokatu da, joan den astean zehar. Guztira, 11 euskal kirolarik parte hartu dute.
Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) seigarrena izan da Emakumezkoen C-1 finalean.
Maite Odriozola (ATSS) zazpigarren sailkatu zen junior mailako K-1 mailan. Finalaren atarian Leire Goñi (ATSS) geratu zen finalerdian hamabigarren postua eskuratuta.
Nora Lopez (ATSS) zortzigarren sailkatu zen junior mailako emakumezkoen C-1 finalean. Eta Markel Imaz (ATSS) bederatzigarren izan zen junior mailako C-1 finalean.


Haritz Azanza (S.D.Santiagotarrak), kanoan zein kayakean lehiatu zena, hamalaugarren izan zen C-1 junior mailako gizonen finalerdian eta hogeita bosgarren K-1 junior mailako gizonezko C-1ean..
Pau Etxaniz (ATSS) 23 urtez azpikoaren (K-1) finalaren atarian geratu da, finalerdian hamaikagarren izan ostean.
Haizea Segura (ATSS) hogeigarren izan zen K-1 junior mailako emakumezkoen finalerdian. Postu bera junior mailan C-1, Malen Gutierrezentzat (ATSS).
Olatz Arregik (ATSS) zorte txarragoa izan zuen eta ezin izan zuen 23 urtez azpikoen K-1 emakumezkoen finalerdia amaitu. Eta Izar Garciak (S.D.Santiagotarrak) ezin izan zuen junior mailako C-1 proba jokatu ondoezik zegoelako.
Slalomean emaitza itxaropentsuak lortu zituzten Leire Goñi, seigarrena izan zen. Maite Odriozola hemezortzigarren izan zen eta Malen Gutierrez 33.
Pau Etxaniz 33.a izan zen 23 urtez azpikoetan.
Aritz Azanza hamaikagarren postuan iritsi zen final-laurdenetara.

Patrulletan, emakumezko K-1 juniorrak laugarren izan ziren, Leire Goñi, Maite Odriozola eta Haizea Segura. Olatz Arregi emakumezko 23 urtez azpikoetan zortzigarren izan zen.

Pau Etxaniz 23 urtez azpiko  3xK-1 gizonezkoetan 13.izan zen.

Gizonezko junior C-1 patrulletan, bostgarren izan ziren Markel Imaz eta Haritz Azanza. Eta gizonezko K-1 patrulletan, Haritz Azanza zortzigarren izan zen.

Emakumezko 3XC-1 juniorretan, Nora Lopez, Malen Gutierrez eta Izar Garcia zazpigarren izan ziren.

Klara Olazabal zortzigarren izan zen emakumezko 23 urtez azpiko C-1 patrullan.


Hurrengo hitzordua Sorten izango da, Promesa Gazteen Espainiako Kopako lehen proban.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21