Bertakoek irabazi dituzte euren probak

S.D.Santigotarrak taldeak irabazi zuen Bidasoaren 54. jaitsieran. Eta Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas Adarreko P.K. taldeak gauza bera egin zuen Urolako igoera-jaitsieran.


Jardunaldi bikoitza jokatu zen larunbatean Bidasoaren jaitsierarekin. Banakako garaipenak, Martin Egañarentzat (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas Adarreko P.K.) gizonezko K-1 seniorretan eta emakumezko senior K-1ean Irati Osarentzat. Canoa seniorrean, Julio Cesar Santosek (Fuentes Carrionas UEMC) irabazi zuen.
Junior mailan Ibai Martinez (C.N.Pamplona) nagusitu da eta emakumezkoetan Laura Zunzunegi (Pasaia Kayak 2005 K.K.). C-1 Junior mailan Ibai Muñoz (S.D.Santiagotarrak) izan zen azkarrena.
Kadete mailan K-1, Aimar Modenes (S.D.Santiagotarrak) izan zen garailea, kadete emakuemzko mailan K-1, Malen Juaristi (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea. Eta kadete C-1 mailan, Pablo Muiño (S.D.Santiagotarrak).
Beteranoen  mailan, Marco Antonio Santos (Fuentes Carrionas UEMC) izan zen garailea  gizonezko K-1+50ean eta beterano K-1 -50 mailan, Imanol Burguera (Donostia Kayak K.E.). Beterano C-1ean, Javier Martinez Vesga (S.D.Santigotarrak) izan zen irabazlea.
Taldekako ontzietan, K-2 senior mailan Erik Arocena eta Beñat Arsuaga (S.D.Santiagotarrak) izan ziren irabazleak. Emakumezkoetan, bere klubeko kideak, Uxue Maialen Arsuaga ahizpak izan ziren irabazleak.
Junior mailan K-2, Ekaitz Aizpiolea eta Irene Gorrotxategi (S.D.Santiagotarrak) izan ziren azkarrenak. Kadete mailan K-2, Aimar Platero eta Ian Anatol (S.D.Santiagotarrak) izan ziren garaileak. Gizonezko beteranoen artean, K-2, Vitor Craviotto eta Manuel Craviotto (Sicoris Club) izan ziren garaileak eta K-2 emakumezko kadete K-2an Beatriz Huebra eta Maite Torres (Kayak Club Castro Urdiales). Beterano mixtoan, Jose Manuel Bueno eta Belen Sanchez (Ebro Kayak) izan ziren garaileak. RR-n Lehen postua, Josep Mirallerentzat. Infantilak ere lehiatu ziren, Xabier Elortegi (S.D. Santiagotarrak) garailea izan zelarik K-1 infantil gizonezkoetan, bere klubeko kidea denIker Castañok gauza bera egin zuen C-1 infantil gizonezkoetan, Xabat Bergarak eta Manex Beristainek (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko p.k.) irabazi zuten K-2 ifantil gizonetan. Eneritz Aizpiolea (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea infantil K-1 mailan K-1. K-2 emakumezko infantiletan Nora Arana eta Irene Muiños (S.D.Santiagotarrak) izan ziren azkarrenak. K-2 mistoan, Shanti Florentino eta Haizea Montero (Donostia Kayak K.E.) izan ziren irabazleak.
Igande goizean, Urolako Igoera-jaitsieraren proba egin zen, Santiago hondartzatik irtenda. Hauek izan ziren irabazleak:
K-1 gizon seniorretan, Martin Egaña (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K..), Ruben de la Fuente (S.D.Santiagotarrak) K-1 juniorretan. Gizon kadeteetan Iñigo Irastorza (S.D.Santiagotarrak) , gizon beteranoetan +50 Jose Antonio Giron (C.fluvial o Barco), gizon beteranoetan -50, Eñaut Aizpurua (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) izan zen irabazlea.
Senior mailan emakumezko K-1, Irati Osak irabazi zuen (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko p.k.), emakumezko junior mailan K-1 Laura Zunzunegi (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan zen garaile, kadete mailan Maialen Vitoria (Pasaia Kayak 2005 K.K.)
Canoan, Roberto Rivas (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea senior mailan. Kadete mailan, Pablo Muiño taldekidea.
Taldekako ontzietan, Mikel eta Xabier de Velasco (Getxo Kayaka) anaiak izan ziren garaileak senior mailan. Kadete mailan Aimar Platero eta Ian Anatol (S.D.Santiagotarrak) izan ziren irabazleak.
Emakumezko junior mailan K-2, garaipena lortu zuten Uxue eta Maialen Arsuaga ahizpek (S.D.Santiagotarrak) eta kadete mailan Malen Juaristi eta Paula Severiano izan ziren azkarrenak.
Emakume beteranoari dagokionez, Maite Etxabe eta Zuriñe Langarika (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko p.K.) izan ziren irabazleak, eta misto beteranoari dagokionez, Izaskun Gonzalez eta Jon Lazkano (Itxas).

 

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21