Lau final La Seu d 'Urgelleko Munduko Kopan

Duela gutxi amaitu da La Seu d 'Urgellen jokatu den Munduko Slalom Kopa eta gure olinpikoek ez dute zorterik izan eta finalerako txartela ukitu arren, ateetan geratu dira, Maialen Chourraut (ATSS) hamaikagarren izan da eta Ander Elosegi (S.D.Santiagotarrak) hamalaugarren.


Pau Etxaniz (ATSS) palista gazteak podiuma ukitu du berriz ere, laugarren izateko. Extremen ez du zorte handirik izan, 34.a izan baita.


Miren Lazkano (ATSS) seigarrena izan da C-1 mailako emakume seniorretan, eta kanporaketetatik kanpo geratu da K-1ean, 32.n izanik, eta Extremen bederatzigarrena izan da final-laurdenetara iritsiz.


Joan Crespo (S.D.Santiagotarrak) zazpigarren izan da K-1 mailako gizon seniorren finalean. Eta 17º extremen, final-zortzirenetaraino iritsiz.


Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) bederatzigarren izan da emakumezko C-1 seniorretan.


Olatz Arregi (ATSS) 35 izan da extrem-ean.

Hurrengo hitzordua Pauen izango dute Munduko Kopan, Bratislavan jokatuko den Munduko Txapelketara joan aurretik.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21