Zilarra eta Brontzea Munduko Junior eta Sub23 Sprint Txapelketan

Portugalen, Montemorren edo Velhon jokatu da Sprint-eko junior eta 23 urte azpikoen Munduko Txapelketa eta balantzea ezin hobea da.
Lau palista aritu dira lehiatzen, Nerea Garcia (S.D.Santiagotarrak), K-2 200m emakume 23 urtez azpikoan aritu dena, non munduko txapeldunorde izendatu den eta finalera ere iritsi den, K-4 500m Emakume 23 urtez azpiko ontzian, zazpigarrena izanez.

Arsuaga haizpek, Maialen eta Uxuek(S.D.Santiagotarrak) K-2 200m emakume juniorra mailan, munduko hirugarren izan dira. Gainera, Maialenek K-2 500m txapelketa jokatu du, B finalean zazpigarren izanik. Uxue K-2 mixto 500mtan ere aritu da, non seigarren izan den.
Aitor Gorrotxategik, S.D. Santiagotarrak taldeko laugarren kideak, bi K-1, 1000m eta 500m lasterketak jokatu ditu. Bosgarren izan da K-1 1000m-ko B finalean eta K-1 500m-ko B finala irabazi du.

Hamabost egunen buruan, seniorren taldeak Munduko Txapelketa jokatuko du Danimarkan.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21