Plenoa Paueko Munduko Kopan

Gaur eman zaio hasiera Pauen jokatuko den Slalom-eko Munduko Kopako finalari eta euskal palista guztiak finalerdietara pasa dira.
Maialen Chourraut (ATSS) laugarren izan da lehen txandan.
Miren Lazkanok (ATSS) bigarren txanda behar izan du kayakean. C-1 modalitatean, seigarren izan da eta finalerdietara pasa da, Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) bezala, hamargarren izan dena.
Joan Crespo (S.D.Santiagotarrak) 21. eta Pau Etxaniz (ATSS) 30. Izan dira eta finalerdietarako sailkatu dira.
Ander Elosegi (S.D.Santiagotarrak) hamaikagarren izan da eta finalerdietara pasa da gizonezko kanoan.
Bihar kayakisten txanda izango da, euren finalaurrekoekin eta finalekin. Eta slalom extrem-eko sailkapen errondetan, non Miren Lazkano, Klara Olazabal eta Olatz Arregi emakumezkoetan eta Joan Crespo eta Pau Etxaniz gizonezkoetan arituko diren.

Igandean, canoen txanda izango da eta extem-eko finalak.


Zorte on!

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21