Joan Crespok brontzea eskuratu du Munduko Txapelketan

Miren Lazkano eta Klara Olazabalen Munduko txapeldunordearen ostean, larunbatean, Joan Crespok brotzea zintzilikatu zuen gizon kayakean, 2019an Seon egin zuen bezala. Sailkatze proban, 21. Denbora onenarekin sailkatu zen. Finalerdietan laugarren denborarik onena egin zuen, finalean brontzea lortuz, zilarretik hamarren batera. Slalom extremean 16.a izan zen, duela hamabost egun Pauen jokatutako munduko kopa irabaztetik zetorren, baina hamaseigarren postuarekin konformatu behar izan zuen.
Ander Elosegi (S.D.Santiagotarrak) 17. izan zen kanporaketan. Bostgarren denbora onenea egin zuen finalerdiean eta finalean seigarren izan zen.
Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) seigarren izan da kanporaketan. Finalerdietan ezin izan zuen finalerako txartela lortu 25. izan ondoren.


Miren Lazkanok (ATSS) Canoan bigarren txanda egin behar izan zuen, bosgarren izanik. Finalerdian 27. izan zen berrogeita hamarreko batekin eta finaletik kanpo geratu zen. Kayaken, kanporaketa 20. postuan igaro zuen. Finalerdietan 50ek urrundu zuen finaletik, 28. postuan amaituz. Slalom extrem proban hamargarren amaitu zuen.
Pau Etxaniz (ATSS) gizonezkoen kayakean, hamargarren izan zen kanporaketan, 33. izan zen finalerdietan, finalerako txartela lortzeko lau penalizaziok finalerako aukerarik gabe utzi zutelarik.
Olatz Arregik (ATSS) ezin izan zuen mozketa gainditu, 41. Izanik. Slalom extrem-ean 19. Izan zen.
Emakumeen patruila Kayakean, Olatz Arregi (ATSS) eta Miren Lazkano (ATSS) zortzigarren izan zen.
Patruila gizon kanoa, Ander Elosegi (S.D.Santiagotarrak) bederatzigarrena.
Patruila Kayak gizona, Joan Crespo (S.D.Santiagotarrak) hamargarrena.

 

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21