2022.urteko Neguko Gipuzkoako Txapelketa ospatu da

Eguraldia lagun, piraguismoko egun batez gozatzea izan zen Urola ibaian. Gipuzkoako Txapeldun tituluak jokoan zeudelarik.

Kluben araberako sailkapenean, S.D.Santiagotarrak nagusitu da, bigarren Pasaia Kayak 2005 K.K. eta hirugarren Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarra.

Banakako sailkapenean, Ion Carballok (Pasaia Kayak 2005 K.K.) Martin Egañari (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarra P-K.) irabazi zion K-1 senior mailan. 23 urtez azpiko mailan, Beñat Arsuagak (S.D. Santiagotarrak) irabazi zion helmugan, Aimar Amundarain klubeko lagunari, esprint estua eginda. Junior mailan, Martin Miranda (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea. Kadete mailan, helmuga estua, Iñigo Irastorzak garaipena lortuz, Markel Juaristi eta Alejandro Aranaren aurka, guztiak S.D.Santiagotarrakekoak. Gizon beteranoa +50, Xabi Osa (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) gailendu zen nagusitasunez. Beterano -50 esprint estuan, Oier Aizpuruak Imanol Burguera (Donostia Kayak K.E.) gainditu zuen.

Senior mailako emakumeei dagokienez, Irati Osa zumaiarrak (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) lortu zuen garaipena. 23 urtez azpikoa garailea Irene Gana (Barrika P.T. zan zen), eta Junior mailako emakumezkoetan, Josefa Molina (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.). Emakume kadeteetan, Malen Juaristik (S.D.Santiagotarrak) Marina Lizarragari (C.P.Pamplona) gailendu zitzaion. Emakume beteranoetan, Maite Etxaber (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) izan zen irabazlea.

Gizonezkoetan senior C-1, lehenengo postua Sergio Aranarentzat (S.D.Santiagotarrak). Gizonezkoetan junior C-1, Jesus Bandres (C.P.Pamplona) izan zen azkarrena. C-1 kadete mailan Iker Castaño (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea.

Emakumezkoetan, 23 urtez azpiko C-1ean, Maria Esarte (Iruñea) izan zen irabazlea. Eta emakume Kadete C-1ean, Ane Eileen Mesa (Barrika P.T.) izan zen irabazlea.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21