Euskadiko Neguko Txapelketan partehartze rekorra izan da

Aurten ere, Bidasoa ibaia izan da Neguko Euskadiko Txapelketaren eszenatokia, eta 200 lagun baino gehiagok parte hartu dute bertan.
Kluben araberako sailkapenean, etxeko S.D.Santiagotarrak izan zen garaile, bigarren Itxas-gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K. eta hirugarren Pasaia Kayak 2005 K.K.
Banakako sailkapenean, senior K-1 mailan Eneko Egiguren izan zen garailea, 23 urtez azpiko kategorian Beñat Arsuaga taldekidea, K-1 mailako junior mailan Martin Miranda S.D.Santiagotarrak taldekoa eta kadete mailan K-1 mailakoa Markel Juaristik itxi zuen Santiagotarraken garaipen sorta gizonezkoetan.
Beteranoetan, erkidego mailanm adin tarteak estreinatuz,  35-39 urte bitarteko kategorian, Aritz Fernandez (ATSS), 40-44 Imanol Burguera (Donostia Kayak K.E.), 45-49 Oier Aizpurua (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) 50-54, bere klubeko kidea, Xabier Osa, 55-59 urte bitartekoetan, Rafa Quevedo (Barrika P.T.), 65-69 urtetan Juan Carlos Larrea (Getxo Kayaka) eta 70-74 urtetan, txapelketako beteranoena, Javier Perez (Getxo Kayaka).

K-1 emakume seniorretan, Begoña Lazkanok (Donostia Kayak K.E.) irabazi zuen, 23 urtez azpiko emakumeetan Irene Ganak (Barrika P.T.), K-1 emakume juniorretan Josefa Molinak (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) irabazi zuen, eta K-1 Kadete mailan, Malen Juaristik (S.D.Santiagotarrak). 35-39 urteko emakume beteranoetan, Eukene Saenz (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan zen garailea, 40-44 bitartean Maite Etxabe (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) izan zen azkarrena.
Kanoari dagokionez, Aitor Zabala (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea C-1 seniorretan, C-1 23 urtez azpikoan Jesus Bandrés (Iruñeko PK) izan zen garailea, junior mailan Peio Satrustegi bere klubeko kidea eta kadeteetan Iker Castaño (S.D.Santiagotarrak). Emakumeetan, 23 urtez azpiko kategorian, Gema Victoria (Barrika P.T.) izan zen irabazlea, eta kadeteetan, Ane Eileen Mesa klubeko kidea.

 

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21