Espainiako Slalom-eko kopa bikaina Pau 2022

Ia kategoria guztietan egon da palista euskaldun bat podiumean. Urrezko 8 domina, zilarrezko 10 domina eta brontzezko 10 domina eskuratuta, euskal klubek lehenengo eta bigarren postuak eskuratu dituzte, Atletico San Sebastian eta S.D.Santiagotarrak, hurrenez hurren.

 

Banakako emaitzei dagokienez, Klara Olazabalek (S.D.Santiagotarrak) bikain arituta, urrezko bi domina irabazi zituen bi jardunaldietan, Senior C-1 emakumezkoetan. Bere klubekoa den kirolari olinpikoak, Ander Elosegik urrea eskuratu zuen bigarren jardunaldian, eta zilarra lehenengoan. Leire Goñi (ATSS) ere palista nabarmenetako bat izan zen asteburuan, emakumezko junior K-1 mailan, lehenengo sailkatuz bi jardunaldietan, eta C-1ean zilarra lehenengo jardunaldian. Bere taldekidea den Nora Lopez-ek ere urrea eskuratzen zuen bi jardunaldietan emakumezko junor C-1ean eta zilarra lehenengo eguneko K-1ean. Markel Imazek (ATSS) kolore bakoitzetik domina bat eskuratu zuen, urrea, bigarren egunean gizonezko junior C-1ean, zilarra bigarren eguneko gizonezko junior K-1ean eta brontzea, lehenengo egunean gizonezko junior c-1ean.

Miren Lazkano (ATSS) zilarra izan zen senior C-1 emakumezkoetan eta brontzea senior K-1 emakumezkoetan lehen egunean. Pau Etxanizek (ATSS) zilarra lortu zuen bi jardunaldietan K-1 gizonezkoetan. Alex Segurak (ATSS) zilarra junior C-1 gizonezkoetan, lehen egunean eta brontzea, bigarren egunean kategoria berean.
Aitor Iriondo (S.D.Santiagotarrak) zilarra izan zen lehenengo egunean junior K-1 gizonezkoetan, Maite Odriozola (ATSS) zilarra bigarren egunean junior K-1 emakumezkoetan.

Raul Barbak (ATSS) brontzea eskuratu zuen bi jardunaldietan K-1 gizon beteranoan. Maialen Olaso (S.D. Santiagotarrak) hirugarren izan zen lehenengo egunean junior K-1 emakumezkoetan eta bigarren egunean junior c-1 emakumezkoetan.
Malen Gutierrezek brontzea lortu zuen Junior C-1 mailako emakumezkoetan lehen egunean. Haizea Segurak (ATSS) brontzea lortu zuen Junior K-1 mailako emakumezkoetan bigarren egunean. Eta Telmo Olazabalek (S.D.Santiagotarrak) bigarren jardunaldiaren amaieran brontzezko domina lortu zuen senior K-1 mailan.
Hurrengo hitzordua Euskadiko Kopako 2. proba izango da San Miguelen, martxoaren 26an.

 

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21