Slalom-eko Munduko kopak

Joan den asteburuan, ekainaren 10etik 12ra, Slalomeko Munduko Kopa jokatu zen Pragan, non Miren Lazkano (ATSS) eta Pau Etxaniz (ATSS) lehiatu ziren.
Pau Etxaniz 42.a izan zen sailkapen orokorrean kayak gizonezkoetan, kanporaketen mozketa ezin gaindituz. Extremen, 45. izan zen erlojupekoan kanpoan geratuz.
Miren Lazkanoren kasuan, K-1 eta C-1 emakumezkoetan aritu zen, estremarekin batera. Horietan guztietan, finalaurrekoetara iritsi zen, C-1ean finalaren atarian geratuz, hamaikagarrena izanik, finalera sailkatzeko segundo erdi baino gutxiagora. Kayakean ez zuen aukerarik izan 27. izanik. Extremen bosgarren izan zen, eta finalaren atarian geratu zen, erlojupekoan denborarik onena egin ondoren.
Ekitaldiz betetako asteburu honetan, slalom taldekoek nazioarteko partaidetzarekin jarraitzen dute, oraingoan Krakoviako munduko kopan eta bertaratzen diren palistak honako hauek dira:
Olatz Arregi (ATSS) Extrem
Joan Crespo (S.D.Santiagotarrak) K-1 gizonezko eta extrema
Ander Elosegi (S.D.Santiagotarrak) C-1 gizonezkoa
Miren Lazkano (ATSS) C-1 emakumezkoa eta extrema
Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) K-1 eta C-1 emakumezkoa eta extrema.
Esteka honetan zuzeneko emaitzak jarraitu ahal izango dira:

https://www.canoeicf.com/canoe-slalom-world-cup/krakow-2022/results

Zorte on!

Euskadiko Infantilen Sprint txapelketa jokatu da

Denboraldi askotan esprint probarik egin gabe egon ondoren, atzo azkenean Sprinteko Infatilen Euskadiko Txapelketa ospatu ahal izan zen Legution.
Klimatologia aliatu zela eta baldintza ikusgarrietan, txikienek egun berezia izan zuten, 500 metroko distantzian neurtu ahal izan zirelarik.
S.D.Santiagotarrak izan zen garailea, bigarren Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K. eta hirugarren Pasaia Kayak 2005 K.K.
Banakako emaitzei dagokienez, infantil A gizonezkoetan  K-1 500m  Gaizka Lopez (Pasaia Kayak 2005 K.K.) nagusitu zen. Emakumezkoetan, infantil B K-1 500m, Eider Cecilia (S.D.Santiagotarrak) izan zen azkarrena.
Gizonezko infantil A C-1, Odei Gelbenzu (S.D. Santiagotarrak) izan zen irabazlea.
Gizonezko infantil B K-1, Ibai Aramburu (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea. Eta emakume infantil A K-1ean, Nora Arana (S.D.Santiagotarrak) izan zen garailea.
Taldekako ontzietan, K-2 gizonezkoetan, Oinatz Alonso eta Gaizka Lopez (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan ziren azkarrenak. Emakumezko K-2an, Nora Arana eta Irene Muiño (S.D.Santiagotarrak) izan ziren irabazleak. Eta K-2 mistoan Ibai Aranburu eta Eider Cecilia (S.D.Santiagotarrak) izan ziren lehen sailkatuak.
Asteburu honetan Barrikako Ibaietako Euskadiko Koparen 2. probaren txanda izango da.

9 domina Espainiako Maratoi Erdiko txapelketan

Urre bat, lau zilar eta lau brontze dira Espainiako Maratoi Erdiko Txapelketan lortutako dominak.


Irati Osa eta Martin Egaña (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) izan dira garaile K-2 Mixto Senior kategorian.


Eñaut Aizpurua eta Maite Etxabe (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) bigarren izan ziren K-2 Misto beterano kategorian.


Xabi Osa (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) bigarren izan zen gizon beteranoen kategorian 50-54 urtetako mailan.


Ian Anatol eta Ruben de la Fuente (S.D.Santiagotarrak) bigarren izan ziren K-2 gizonezko juniorretan. Eneritz Aizpiolea eta Malen Juaristi (S.D.Santiagotarrak) ere bigarren izan ziren kadete mailako K-2 emakumezkoetan.

 


Eider Amudarain (S.D.Santiagotarrak) hirugarren izan zen 23 urtez azpiko K-1 emakumezkoetan, Ane Amostegi eta Naroa Larrarte klubeko kideak hirugarren izan ziren K-2 junior emakumezkoetan. Oihan Arrondo eta Maite Gorrotxategi (S.D.Santiagotarrak) brontzezko domina izan ziren K-2 kadete mistoan eta Iker Castaño eta Pablo Muiñoren C-2 kadetetan ere hirugarren izan zen.

 

 

 


Hurrengo hitzordua ekainaren 11n Barrikan jokatuko den Euskadiko Ibaien Kopako 2. proba izango da.

Asteburu mugitua euskal slalomarentzat

Maila handieneko palistek Europako Slalom Txapelketa jokatzen zuten bitartean, euskal klubek slalom jardunaldi bikoitza jokatzen zuten, Euskadiko Kopako hirugarren eta laugarren probak San miguelen eginez. Larunbatean slalom konbentzionala ospatu zen eta igandean Euskadiko Extrem Txapelketako lehenengo edizioa ospatu zen.
Larunbatean Atletico San Sebastianek S.D.Santiagotarrak gainditu zuen eta hirugarren izan zen Beti Busti K.E. Igandean postu berberak errepikatuko zituztelarik.
Larunbateko banakako emaitzei dagokienez, gizonezko senior K-1 mailan Pau Etxanizek (ATSS) lortu zuen garaipena, gizonezko juniorretan Javier Arruabarrenak (S.D.Santiagotarrak), K-1 kadeteetan Unai Santa Cruz (S.D.Santiagotarrak) izan zen azkarrena. Ander Diaz (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea K-1 Beterano kategorian.
Emakumeetan, Maialen Chourraut (ATSS) lesioa gaindituta bueltan da, eta nagusitasunez irabazi zuen. Emakume juniorretan, Leire Goñi (ATSS) izan zen irabazlea eta kadete mailan K-1 Haizea Segura (ATSS) izan zen lehen sailkatua.
Kanoan, gizon seniorretan, Nicolas Gonzalez (ATSS) izan zen azkarrena, junior mailan Markel Imaz (ATSS) izan zen irabazlea eta kadeteetan Oier Diaz (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea.
Canoa emakumeetan, Marta Barba (ATSS) izan zen irabazlea senior mailan, junior mailan, Leire Goñi bere klubeko kideak lortu zuen lehen postua eta Haizea Segura (ATSS) izan zen kadete mailan irabazlea.
Igandean, slalom extremean, erlojupeko bat egin zen, ondoren finalerdiak eta finalak ospatzeko.
Senior mailan Haritz Azanzak (S.D. Santiagotarrak) irabazi zuen, junior mailan Alex Segura (ATSS) izan zen azkarrena eta kadete mailan Lauren Lacabanne (S.D.Santiagotarrak). Beteranoen mailan, Bikendi Lazkano (Beti Busti K.E.) izan zen irabazlea.
Emakume seniorretan, Marta Barba (ATSS) izan zen irabazlea, junior mailan Maialen Olaso (S.D.Santiagotarrak) eta kadete mailan Haizea Segura (ATSS).

Zilarra Higinio Riverorentzat Munduko Kopan

Poznanek esprinteko 2. Munduko Kopa antolatu du, lehiaketa osoa aldatu duen metereologia batekin, B eta C finalak bertan behera geratu ziren.
Higinio Riveroren kasuan (Plentzia P.T.) finala zuzenean jokatzera pasa dira eta bigarren izan da Canadienseren hasperen batera.
Aitor Gorrotxategik (S.D.Santiagotarrak) K-4 500m proba jokatu zuen, kanporaketan 6. eta finalerdian bosgarren izanik, B Finalerako txartela irabaziz, baina azkenean B finala bertan behera geratu zen.

Finalik ez Europako slalom txapelketan

Europako slalom txapelketa amaituta, Ander Elosegik (S.D.Santiagotarrak) domina bakarra lortu du, gizonezkoen kanoa patruilan. Gainerakoak, zorterik gabe, ezin izan dira finaletara iritsi.
Joan Crespo (S.D.Santiagotarrak) eta Klara Olazabal (S.D. Santiagotarrak) slalom extremeko final laurdenetan geratu ziren, 12. postuan. Klara Olazabal C-1 emakumezkoaren finalaurrekora iritsi zen, baina 50eko zigorrak finalera iristeko aukerarik gabe utzi zuen, 20. postuan. Joan Crespo ere kayak taldeko finalerdietan geratu zen 26. postuan. Klara Olazabalek posizio bera kayak proban eskuraturikoa, 26.
Miren Lazkano (ATSS) 22. izan zen emakume kanoan eta 34. extremean.
Olatz Arregik (ATSS) ere jokatu zuen extrema, 26. Postuan amaituz.
Ander Elosegi 35. izan zen C-1ean.
Patruiletan, kayak gizonetan, Joan Crespo 7. izan zen.
Klara Olazabal 9. Kayaken eta Canoan Miren Lazkanorekin 7.
Ander Elosegi, aurreratu bezala, hirugarren izan zen gizon kanoaren patruilan.

Ander Elosegik brontzea eskuratu du taldeka

Joan Crespo eta Klara Olazabal finalerdietara pasatu dira

Atzo hasi zen Europako Slalomeko Txapelketa Liptovskyn, Eslovakian eta gure ordezkarien zortea ezberdina izan da.
Joan Crespok (S.D.Santiagotarrak) 18. postua lortu zuen eta finalerdietara igaro zen. Eta Klara Olazabalek (S.D.Santiagotarrak) ez zuen fasea gainditu: 28. izan zen lehen txandan eta 11.a bigarrenean. Gaur, aldiz, C-1 modalitatean 15. izan da eta finalerdietara sartu da.
Ander Elosegik (S.D.Santiagotarrak) eta Miren Lazkanok (ATSS) ez dute euren eguna izan eta finalerdietatik kanpo geratu dira.
Patruiletan, atzo, gizon kayakistak 7.a izan ziren eta emakumeak 9.a. Gaur egun, kanoan, gizonak hirugarren izan dira, Ander Elosegik zilarra eskuratu du gizonezko canoa patrulletan eta emakumezkoetan zapigarren postuan sailkatu dira

Bihar kayakeko finalaurrekoetarako eta finaletarako txanda izango da, baita Extremeko sailkapenetarako ere. Gure euskal ordezkari guztiak bertan arituko dira, Ander Elosegi izan ezik, eta Olatz Arregi (ATSS) gehituko zaie. Eta igandean, kanoen txanda izango da eta Extremeko finalak.
Zorte on!

Orbeldi Ur bizi Kanala Elkartearen irudi hautaketa

Orbeldi Ur Bizi Kalana Elkartea irabazi asmorik gabeko elkartea da, eta bere helburuen artean Usurbilen piraguismoko kirol-azpiegitura bat, ur bizien kanal bat eta hari erantsitako zerbitzuak eraikitzea bultzatzea eta horien jarraipena egitea aurkitzen dira. Baita ondorengo kudeaketa egitea ere.

Elkartea eratu eta erregistratu ondoren, forma eta irudi korporatiboa emateko unea iritsi da, eraikuntza-obra hasteko administrazio-izapideak aurrera doazen bitartean.
Horregatik, Elkartearen irudi korporatiboa izan zatekeenaren lau zirriborro erakusten ditugu, eta euskal eta gipuzkoar piraguismoaren familiak aukeratzea gustatuko litzaiguke.
Horregatik, hona hemen lau aukerak:

 

 

 

Esteka honetan zuen aukera gustokoena jaso dezakezue.

https://forms.gle/Bmsj7U1zc6sDRLhKA
Maiatzaren 27tik ekainaren 19ra arte, biak barne, bozkatu ahal izango da.
Bozketaren ondoren, irudi bozkatuena aurkeztuko dugu.
Eskerrik asko zuen partehartzeagatik!

 

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21