Mundakako Kayak Surf proba astebete gehiato atzeratua

Antolakuntzak jakinarazi du itsas baldintzak direla eta, beste astebete gehiagoz atzeratzen dela  Mundakan ospatuko zen Kayak Surf-eko proba.

Datorren astelehenean hartuko da data finkatzeko erabakia.

Hautatze proben lehenengo fasea gaindituta

 

Hautatze proben lehenengo fasea gainditurik, Maialen Chourraut-ek egoera bikainean aurkitzen dela erakutsi du, bi finaletan garaipena eskuraturik. Irailean La Seu-n ospatuko den Munduko txapelketan urrea eskuratzeko hautagaietako bat izango dela erakutsi du, baita ere, maiatza bukaeran ekaina hasieran Pau-n jokatuko den Europako Txapelketan.

Jokaturiko lau finaletatik, hiru izango dira kontuan, La Seu pasaden asteburuan eta ostegunetik aurrera, Pau-n jokatuko diren finaletatik.

Maialenez gain, Samuel Hernanz ere bikain aritu zen bigarren egunean bigarren izanez, Klara Olazabal-ek eta Miren Lazkanok bi egunetan finalera iristea lortu zutelarik. Joan Crepo bi finaletatik batean ere izan zen, seigarren izanik. Ander Elosegirentzat gauzak ez dira ongi hasi eta Paun berak duen onena eman beharko du bere laugarren jokuetarako sailkatzen saiatzeko. Hori egiteko gai dela erakutsi izan duelarik behin baino gehiagotan.

Juniorren eta 23 urtez azpikoen taldea ere hautatze proba hauetatik aterako dira, non Oier Rodriguez, Alex Goñi, Xanet Etxarri, etab. hautagai izango diren, nazioarteko probetan arituko den taldearen partaide izateko.

Mundakako Kayak Surf proba atzeratua

Antolakuntzak jakinarazi du itsas baldintzak direla eta, asteburu honetarako aurreikusirik zegoen Mundakako Kayak Surf proba atzeratu egingo dela.

Datorren astelehenean hartuko da data finkatzeko erabakia.

Lau domina Españako Maratoi motzeko Txapelketan

Aranjuez izan zen, Españako maratoiko kopako 1.go proba eta Maratoi motzeko lehenengo edizio honetarako aukeraturiko tokia.

Irati Osa (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) emakumezko 23 urtez azpiko mailan garailea izan zen, emakume kadeteetan berriz, S.D.Santiagotarrak-ekoek podium osoa bereganatu zuten, Maddalen Arsuagak garaipena eskuratu zuen, bigarren Uxue Arsuaga eta hirugarren Eider Amundarain.

 

Podium-aren ateetan, Martin Egaña (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) gizonezko 23 urtez azpiko mailan, Irene Gana (Barrika P.T.) emakumezko 23 urtez azpiko mailan, eta bostgarren Alex Anatol (S.D.Santiagotarrak) gizonezko junior K-1ean, Jon Moreno (S.D.Santiagotarrak) gizonezko 23 urtez azpiko mailan eta Unai Amostegi (S.D.Santiagotarrak) gizonezko kadete K-1 mailan.

Kluben sailkapen nagusian, S.D.Santiagotarrak laugarren izan zen eta Barrika P.T. hamaikagarren.

BBKayak Martxan

Dagoeneko eskuragarri dago BBKayaken inguruko informazioa, gainera aurten, Españako ibai eta zeharkaldien Txapelketaren inguruko informazioa hemen.

 

www.bbkayak.eus webgunean ere jardunaldi osoaren inguruko informazioa topatuko duzue.

Euskadiko Itsas-kayak-eko Kopari hasiera

Datorren asteburuan emango zaio Euskadiko XV Itsas-kayak Kopari hasiera.

San Prudentzioko zeharkaldia, Nanclares de Gamboan izango da tokia. Aldayeta klubak eta Arabako Federazioaren eskutik.

Mundaka Kayak Surf

Datorren astean jarduera ugari izango dira, besteak beste, Mundakako Kayak Surf txapelketa, Euskadiko Kopako 4. Proba hain zuzen ere.

 

Piraguismoko Hastapen ikastaro berria

Datoz hilabeteetan Piraguismoko Hastapen ikastaroak antolatuko dira. Lehena, Pasaian antolatuko da, maiatzaren 3tik 5era, erabat euskaraz izango delarik.  Izenemate epea, apirilaren 29 arte egongo da irekia. Pasaitarrak direnentzat, edo Pasaiako elkarte batean jarduten dutenentzat ikastaroa dohain izango delarik.

Bigarena berriz, ekainaren 7tik 9ra Orion antolatuko da. Hau gazteleraz izango delarik. Izenemate epea, ekainaren 3arte egongo da zabalik.

Prestakuntza hau kirolaren hastapenetan aritu nahi duten teknikariei bideratua dago.

Ikastaroaren helburu nagusia da piraguismoaren kirolean teknikari gisa oinarrizko mailan behar duten formakuntza ematea.

Zehazki, lortuko diren gaitasun orokorren artean, piraguismoa sustatzea, bultzatzea eta kirol edo modalitatearen oinarrizko hastapena egitea lehen hogei ordutan. Eta. kirolariak zaintzea eta laguntzea, eskola kirol edo kirol federatuarenak diren jarduera eta lehiaketetan parte hartu behar dutenean

Hastapeneko irakasleentzako ikastaroa Federazioaren prestakuntza jarduera bat da, eta bertan ikasgai hauek ematen dira: oinarrizko ezagupenen arloa, metodologia eta piraguismoaren didaktika, material eraikuntza eta mantentzea, segurtasun aktiboa eta prebentziozkoa, programazioa, palakadak emateko maniobrak eta teknika.

Hemen topatuko duzue, Pasaian, Euskara, maiatzean emango den ikastaroaren deialdia eta informazioa.

1-Eranskina: Sarrera proba

Izenemate orria

 

Hemen topatuko duzue, Orion, gazteleraz, ekaineanemango den ikastaroaren deialdia eta informazioa.

1-Eranskina: Sarrera proba

Izenemate orria

Iñigo Peñak eta Begoña Lazkanok lehenengo pausua eman dute

Iñigo Peñak (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) eta Begoña Lazkanok (Donostia Kayak K.E.) RFEP-lako lehenengo hautatze fasea gainditu dute eta maiatza amaieran Duisburg-en jokatuko den Munduko Kopan arituko dira.

Iñigo Peñak K-2 1000mtan garaipena eskuratu zuen, munduko txapeldunorde den ontzian. Begoña Lazkanok K-2 500mtan lehenengo sailkatzea lortu zuen, laugarren izanik K-1 500mtan eta zazpigarren K-1 200mtan. Orain, RFEP-laren K-4 500mtako hautatze frogak gainditu beharko dituelarik, Munduko Kopan arituko den ontzia erabakitzeko.

RFEP-lak ezarritako kalitate irizpidea betetzen badute, 2019ko irizpideetan zehazturikoak, zuzenean, Munduko Txapelketarako txartela eskuratuko dute. Bestela, hautatze proba berri bat burutu beharko lukete Munduko txapelketaren aurretik.

Bestalde, gainontzeko euskal ordezkariek, Aitor Gorrotxategi (S.D.Santiagotarrak), Telmo Fernandez (S.D.Santiagotarrak) eta Eneko Egiguren (S.D.Santiagotarrak),RFEP-laren erabakien berri egon beharko dute nazioarte mailako partehartzea baieztatzeko.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21