Pasaia Kayak 2005 K.E.k etxean irabazi du

Ekaineko azken egunean itsasoko itsas-kayak-eko Euskadiko kopako 2. Proba jokatu zen, aldi berean, Gipuzkoako itsasoko kayak Txapelketa jokoan zegoelarik.

Kluben sailkapen nagusian, etxekoak garaile, Pasaia Kayak 2005 K.K.

Banakako emaitzei dagokienez, hauek izan ziren irabazleak:

Kadete mailako K-2 mixtoan, Ekai Iraeta eta Iraitz Izagirre (Pasaia kayak 2005 K.K.) izan ziren helmuga zeharkatu zuten lehenak.

K-1 gizonezko kadeteetan, Oinatz Alonso (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan zen irabazlea. Senior mailan, Aritz Araneta (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan zen azkarrena, senior mailan K-2, helmugaratzen lehenak Rafa Quevedo eta Asis Alvarez (Barrika P.T.) 23 urtez azpikoetan, Haritz Aizpurua (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) izan zen garailea. Beteranoetan (-50 urte), Lander Rodriguez (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan zen lehen sailkatua. +50 urtetan, Javier Lizancos (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.).

Emakumezko juniorretan, Ioar Alonso (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan zen irabazlea, emakume seniorretan, Irene Gana (Barrika P.T.) izan zen lehen sailkatua, eta beteranoetan, berriz, Cristina Iraeta (ATSS).

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21