Martxoaren 8, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Oraindik asko dago egiteko eta guztiok lan egin behar dugu dauden desberdintasunak desagertarazteko.
Beste arlo guztietan bezela, kirol munduan ere desberdintasunak badira eta guztion ardura da desberdintasun horiek agerian jarri eta benetako berdintasunaren alde lan egitea.
Euskal Kirol Federazioen Batasunak, Euskadiko Kanoe Federazioaren laguntzarekin, piraguismoko Erdi Mailako Teknikarien Hasierako Ziklo Ikastaroa antolatuko du udazkenean.
Horretarako, lehenago, Kirolenek antolaturiko sarrera proba gainditu behar da. Bi sarrera proba ospatuko dira, bat apirilaren 4ean, Otsailaren 24tik martxoaren 24ra bitartean egongo delarik izenemate epea zabalik. Honako lotura honetan egin behar delarik izenematea: https://kirolene.hezkuntza.net/es/sarbide-probak
Eta bigarrena, irailaren 19an izango da, izenemate epea uztailaren 15tik, irailaren 8era bitartean zabalik egongo delarik. Honako loturan izena-eman behar delarik: https://kirolene.hezkuntza.net/es/sarbide-probak
Piraguismoko teknikarien prestakuntzak Erregimen Berezira igaro dira, eta hezkuntza-sistemaren parte dira. Euskal Kirol Federazioen Batasunak zentro baimendu gisa egiaztatuta, eta Euskadiko Piraguismo Federazioaren laguntzarekin, teknikarien ikastaroa emango du, araubide iragankorrean 1. mailako entrenatzaile gisa ezagutzen zena.
Ikastaroari urriaren 3ean emango zaio hasiera., bloke espezifikoarekin.Irailaren 26a baino lehen egin beharko delarik izenematea Euskal Kirol Federazioen Batasunean edo Euskadiko Kanoe Federakuntzan.
Arreta handia jarri behar da izena emateko epeekin, bai ikastaroarenarekin, bai sarrera-probarenarekin, bi izenemate ezberdin, bi epe ezberdinetan burutu behar bait dira.
Edozein zalantza argitzeko, jarri harremanetan Euskal Kanoe Federazioarekin, helbide elektroniko honetan: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. edo 943051365.
Informazio guztia honako esteka hauetan duzue edo prsetakuntza-ikastaroen atalean:
Martxoaren 1ean, larunbata, Euskadiko Neguko Txapelketa jokatu zen Bidasoa ibaian eta S.D. Santiagotarrak izan zen garaile, Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarra P.K. eta Donostia Kayak K.E. bigarren eta hirugarren sailkatuen aurretik, hurrenez hurren.
Banakako emaitzei dagokienez, gizonezko juniorretan K-1 Alvaro Rubio (C.Nautico San Antonio) izan zen garaile eta Euskadiko Txapeldun Xabat Bergara (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarra P.K.). Emakumezko juniorretan K-1, Ana Martinena (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarra P.K.) izan zen azkarrena.
Senior mailan, K-1 gizona Martin Egaña (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarra P.K.) izan zen azkarrena. Kanoan, Javier Herrera (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea. Emakume seniorretan K-1, Irati Osa (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarra P.K.) izan zen lehena.
23 urtez azpikoetan, K-1 gizona, Unai Amostegi (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea. Emakumeetan K-1 Aiora Irazu (Lugoko Ziudadea) izan zen azkarrena, Josefa Molina (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarra P.K.) izan zen Euskadiko Txapelduna. Emakume kanoan Ane Eileen Mesa (Barrika P.T.) izan zen irabazlea.
Kadeteetan, K-1 gizona, Iraitz Izagirre (Donostia Kayak K.E.) izan zen lehen sailkatua. Kanoan Rodrigo Revenga (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea. Emakumeak K-1 kategorian, Ainé San martin (Iruñeko K.P.) izan zen garaile eta Eider Cecilia (S.D. Santiagotarrak) izan zen Euskadiko Txapelduna. Emakumezkoen kanoan, Laia Elias (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea.
Paracanoean, beteranoan +50, Javier Perez (Getxo Kayaka) izan zen irabazlea.
Beteranoen kategorian, +50eko emakumeetan, Cristina Iraeta (ATSS) izan zen irabazlea. Gizonezkoetan -50 K-1, Iñaki Fernandez (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarra P.K.) izan zen azkarrena eta +50 K-1 Ignacio Sanchez (Iruñeko C.P.), Euskadiko txapelduan Ramon Gorrotxategi (S.D.Santiagotarrak) izan zelarik.
Hurrengo hitzordua Espainiako Neguko Txapelketa izango da Sevillan, martxoaren 15ean eta 16an.
Espainiako Slalomeko Espainiako Kopako lehenengo proban hasiera ona izan zuten slalomeko palistek. Lehen jardunaldian 16 domina lortu zituzten guztira:
Oier Diaz (S.D.Santiagotarrak) Gizonezko juniorra C-1 eta K-1
Olatz Arregi (ATSS) Emakumezko Seniorra K-1
Plata
Aritz Fernandez (ATSS) Gizonezko Beterano K-1
Ainhoa Segura (ATSS) Emakumezko Juniorra C-1
Oihan Deus (ATSS) Gizonezko Juniorra C-1
Haizea Segura (ATSS) Emakumezko Seniorra K-1
Ainara Goikoetxea (ATSS) Emakumezko Juniorra K-1
Bronce
Cristina Iraeta (ATSS) Emakumezko Beterana K-1
Markel Imaz (ATSS) Gizonezko Seniorra C-1
Mario del Teso (ATSS) Gizonezko Juniorra C-1
Maite Odriozola (ATSS) Emakumezko Seniorra K-1
Maria Garcia (S.D.Santiagotarrak) Emakumezko Juniorra K-1
Kluben sailkapen nagusian, Atletico San Sebastian-ek garaipen bikoitza eskurtau zuen eta S.D.Santiagotarrak-ek bigarren postua.
Hurrengo hitzordua Espainiako bigarren kopa izango da Seun martxoaren 29an, ondoren Orthezen hirugarrenari ekiteko eta horrela hautaketako proben lehen fasea amaitzeko.
Atzo jokatu zen Gipuzkoako Neguko Txapelketa Zumaian eta etxekoak garaile izan ziren kluben sailkapen nagusian, S.D.Santiagotarrak bigarren eta Donostia Kayak K.E. hirugarren.
Banakako sailkapenari dagokionez, emakumezko kadeteetan Ainé San Martín (C.P.Pamplona) izan zen garailea eat Gipuzkoako txapeldun Eider Cecilia (S.D.Santiagotarrak). Mujer Cadete C-1 Laia Elias (S.D. Santiagotarrak) izan zen irabazlea. Emakumezko junior K-1, Dánae Sanmartin (C.P. Pamplona) izan zen lehen sailkatua eta Ana Martinena (Itxas-Gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.) gipuzkoako lehena. Emakumezko seniorretan, bere taldekidea den Irati Osa izan zen lehen sailkatua. 23 urtez azpiko mailan, Aiora Irazu (C.Ciudade de Lugo) izan irabazlea eta Josefa Molina (Itxas-Gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.) Gipuzkoako txapeldun.
Gizonezkoetan, senior K-1 mailan Martin Egaña (Itxas-Gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.) izan zen azkarrena, 23 urtez azpiko mailan Unai Amostegi (S.D.Santiagotarrak) izan zen lehen sailkatua, juniorretan, Xabat Bergara (Itxas-Gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.) izan zen Gipuzkoako txapeldun. Beterano 50 urtetik beherakoetan, Oier Aizpurua taldekidea izan zen garailea eta 50 urtetik gorakoetan, Ignacio Sanchez (C.P. Pamplona), Gipuzkoako txapeldun Ramon Gorrotxategi (S.D.Santiagotarrak) izendatu zelarik. Gizonezko kadete K-1ean Oinatz Alonso (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan zen azkarrena.
Gizonezko kanoa C-1 cadeteetan, Rodrigo Revenga (S.D.Santiagotarrak) izan zen lehena
Paracanoan, junior mailan Asier Bulman (S.D.Santiagotarrak) izan zen lehen sailkatua eta beteranotan, Javier Perez (Getxo Kayaka).
Txapelketarekin bat eginez, minbiziaren nazioarteko egunaren aldarrikapenarekin bat eginez, kirolarien besoko verdea eraman zuten.
Larunbat honetan, martxoak 1, Euskadiko Neguko Txapelketa jokatuko da.
Otsailaren 22an eta 23an, San Miguelen, Irunen, Espainiako Piraguismoko Errege Federazioaren egutegiko Slalom Olinpikoko Ligako 1. proba ospatuko da.
Guztira 196 kirolarik hartuko dute parte, 132 gizon eta 64 emakume. Parte-hartzaileen % 40 baino gehiago euskaldunak izango direlarik.
283 ontzik parte hartuko dute larunbatean 10:00etatik aurrera eta igandean 8: 30etik aurrera.
Hutsune nabarmenak egongo dira; izan ere, talde nazionaleko kide batzuk, hala nola Maialen Chourraut, Pau Etxaniz eta Miren Lazkano, Australian kontzentratuta eta lehian daudenak, baina slalomeko kirolari handiak, ez dira faltako lehiaketa honetan.
Otsailaren 15ean, larunbata, ur bareen denboraldia estreinatu zen Bizkaiko Neguko Txapelketaren ospakizunarekin.
Getxo Kayaka izan zen txapeldun, bigarren Barrika P.T. eta hirugarren C.P. Águilas del Nervión.
Banakako emaitzei dagokienez, gizonezko juniorren mailan, Asier Aizpuruak (Itxas-Gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.) irabazi zuen eta Bizkaiako txapeldun Asis Alvarez (Barrika P.T.) izan zen. Senior mailan, Aimar Amundarain (Itxas-Gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.) izan zen garaile absolutua eta Mikel de Velasco (Getxo Kayaka) izan zen Bizkaiko Txapelduna.
23 urtez azpikoetan, Unai Amostegi (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea eta Mikel Bermudez (Getxo Kayaka) Bizkaiko txapelduna.
23 urtez azpikoetan, paracanoean, Djamili Moran (Cantabria Multisport) izan zen azkarrena. Beteranoen kategorian, Javier Perez (Getxo kayaka) izan zen irabazlea.
Gizon K-1 beteranoetan, Ion Carrascoso (Barrika P.T.) izan zen irabazlea 50 urte baino gutxiagoan, eta Eneko Lopez (Barrika P.T.) izan zen Bizkaiko txapelduna. 50 urtetik gorako kategorian, Alberto Marintez (C.N.Pamplona) izan zen irabazlea eta Ignacio Ibarra (Barrika P.T.) Bizkaiko txapelduna.
Gizonezko kadeteetan Iraitz Izagirre (Donostia Kayak K.E.) izan zen azkarrena. Bizkaiko txapelduna Beltrán Juez izan zen (Getxo Kayaka).
Kanoan, Rodrigo Revenga (S.D.Santiagotarrak) izan zen kadete mailako irabazlea. Ane Eileen Mesak (Barrika P.T.) gauza bera egin zuen 23 urtez azpikoC-1 kategorian. Emakume kadeteetan Laia Elias (S.D.Santiagotarrak) izan zen azkarrena.
Emakume kayakistetan, kadete mailan lehen postua Sandra Lopezentzat (C.P.Enhol Ebrokayak) eta Bizkaiko txapeldun Nerea Calvorentzat (Getxo Kayaka). Junior mailan, Eider Cecilia (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea eta Izar Libano (Getxo Kayaka) Bizkaiko txapelduna.
Emakume seniorretan eta irabazle absolutua Irati Osa (Itxas-Gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.) izan zen eta Bizkaiko txapeldun Ane Lopez (Barrika P.T.). 23 urtez azpiko emakumezkoetan Aiora Irazu (Lugoko Hiri Elkargunea) izan zen lehen sailkatua.
K-1 emakume beteranoan, 50 urte baino gutxiago, Miriam Uali (Cantabria Multisport) izan zen lehena eta Bizkaiko txapelduna, Irati Tobar (Aguilas del Nervión). 50 urtetik gorako kategorian Rosana Lanza (Cantabria Multisport) izan zen irabazlea.
Datorren asteburuan, Gipuzkoako txapelketa ospatuko da Zumaian.