Junior mailako eta 23 urtez azpiko Slalom-eko Munduko Txapelketa brontze batekin hasi da

Asteartean eman zitzaion hasiera Junior eta 23 urtez azpiko slalom-eko munduko txapelketari Liptovsky Mikulasen, Eslovakian, kategoria guztietako patruilekin hasiz.

Kanoan, 23 urtez azpiko emakumeek, Nora Lopez-ek (ATSS) eta Izar Garciak (S.D.Santiagotarrak) brontzea lortu zuten.

Haizea Segura dominak eskura izan zituen, junior mailako K-1 emakumeen patruilan, laugarren izanik eta bosgarren juniorren c-1 patruilan. Bosgarren izan ziren, halaber, 23 urtez azpiko emakumeak K-1ean, Leire Goñi (ATSS) eta Maite Odriozola (ATSS), baita 23 urtez azpiko gizonezkoak K-1, ere bosgarren, Alex Goñi (ATSS). Markel Imaz (ATSS) eta Alex Segura (ATSS) seigarren izan ziren 23 urtez azpiko C-1 gizonezkoen patruilan eta Oier Diaz (S.D.Santiagotarrak) hamargarren junior mailako C-1 gizonezkoen patruiletan.

Asteazkenean 23 urtez azpiko gizonezkoen eta emakumezkoen kanporaketak jokatu ziren, bai kayakean bai kanoan. Leire Goñik (ATSS) 23urtez azpiko K-1mailan aurrera egin zuen, Alex Goñik (ATSS) 23urtez azpiko K-1ean baita ere. Nora Lopez eta Izar Garcia emakumeetan 23urtez azpiko C-1 ean ere, finalerdietara pasa ziren. Alex Segura C-1 23 urtez azpikoetan eta Maite Odriozola K-1 emakumezko 23 urtez azpikoetan, ez zuten kanporaketa gainditzerik izan.

Gaur, Haizea Segura (ATSS) K-1 eta C-1 junior emakumezkoetan eta Oier Diaz (S.D.Santiagotarrak) C-1 gizonezko juniorretan finalerdietara pasa dira.

Bihar, ostirala, 23 urtez azpiko kayakisten eta kanoista juniorren finalerdien eta finalen txanda izango da.

Larunbatean 23 urtez azpiko kanoen eta kayakista juniorren finalerdiak eta finalak jokatuko dira.

Eta igandean kayak krosa jokatuko da.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21