Bi zilar eta bi brontze Slalomeko Junior eta 23 urtez azpiko Munduko Txapelketan

Junior eta 23 urtez azpiko Slalom eta kayak cross mailako Munduko Txapelketa amaituta, txapelketa ezinhobeto amaitu da.

Lehiaketa 23urtez azpiko emakumezko kanoen patrullaren brontzearekin hasten bazen, Izar Garcia (S.D.Santiagotarrak) eta Nora Lopez (ATSS) podiumeko hirugarren tokira igoz.

2024.leire.goñi.mendalla.mundial

Txapelketa zilarrezko bi dominekin amaitu da kayak crossean. Leire Goñi (ATSS) bigarren izan da 23 urtez azpikoen kategorian eta Haizea Segura (ATSS) emakume juniorren kategorian.

2024.haizea.segura.medalla.mundial

Baina ez dira emaitza aipagarri bakarrak izan, Haizea Segura laugarren izan zen slalomean K-1eko finalean eta zazpigarren kanoan.

Oier Diazek (S.D.Santiagotarrak) seigarren postu bikaina lortu du gizonezko junior canoan.

Leire Goñi 23urtez azpiko K-1 emakumezkoen finalaren atarian geratu zen. Alex Goñi (ATSS) hogeita hirugarren izan zen 23urtez azpiko K-1 mailan.

Nora Lopezek eta Izar Garciak ezin izan zuten finalerdia gainditu, emakumeen 23 urtez azpiko kanoako finalean egoteko.

Markel Imaz 38. postuan sailkatu zen 23 urtez azpiko C-1 mailan eta Alex Segura 47. izan zen maila berean.

Maite Odriozola 34. Izan zen emakumezko 23 urtez azpiko K-1 mailan.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21