Pasaia Kayak garaile Barrikan
Igandean Euskadiko Ibaietako Kopako bigarren proba jokatu zen, non Pasaia Kayak 2005 K.K kluba izan zen garaile S.D.Santiagotarrak eta Getxo Kayakaren aurretik.
Banakako emaitzei dagokienez, kadete K-1 mailan, Oinatz Alonso (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan zen garailea, kadete mailako C-1 mailan Rodrigo Revenga (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea, junior mailako K-1 mailan Yago Dominguez (Getxo Kayaka), senior mailan bere klubeko kidea izan zen azkarrena, Mikel de Velasco, senior mailako K-2 mailan Eneko Lopez eta Luis Presa (Barrika P.T.) izan ziren irabazleak, 23 urtez azpikoan Iker Lizaso (Pasaia Kayak 2005 K.K.), beteranoetan K-1 -50urte, Emilio Ortiz (P. Limpias Hermet) eta +50urtean Jairo Perez (S.C. D.Ribadesella).
Emakumezkoetan, K-1 kadeteetan Ekai Iraeta (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan zen garaile, k-2 emakume kadeteetan Eider Cecilia eta June Arrastua (S.D.Santiagotarrak), emakume juniorretan K-1 Ioar Alonso (Pasaia Kayak 2005 K.K.) eta C-1ean Ane Eileen Mesa (Barrika P.T.), emakume seniorretan K-2, bere klubeko kideak, Ane Lopez eta Ihintza Labeaga izan ziren lehen sailkatuak eta emakume beteranoetan K-1 +50urte, Izaskun Laka (Getxo Kayaka).
Datorren asteburuan Espainiako Sprint Txapelketa jokatuko da Trasonan.