Bost domina maratoi laburreko Espainiako Txapelketan eta zazpi maratoiko-kopan

Maratoi laburreko Espainiako Txapelketan bost domina eskuratu dira guztira, urre bat, bi zilar eta bi brontze.

Itxas-gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K. hirugarren mailara igo zen kluben sailkapen orokorrean.

Eider Amundarain (Itxas-gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.) izan zen Espainiako txapelduna 23 urtez azpiko K-1 kategorian. Bere klubeko kidea, Irati Osa K-1 emakume seniorretan eta Ane Eileen Mesa (Barrika P.T.) emakume juniorretan C-1 izan ziren bigarren, eta Ana Martinena (Itxas-gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.) eta bere klubeko kidea, Martin Egaña, hirugarren K-1 emakume kadeteetan eta senior K-1 gizonezkoetan, hurrenez hurren.

Maratoiko Espainiako Kopari dagokionez, guztira zazpi domina lortu dituzte, bost urre, zilar bat eta brontze bat.

Urrea: Irati Osarentzat (Itxas-gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.) bai emakume seniorretan k-1 eta k-2 mistoetan, Aimar Amundarainekin batera. Bere klubeko kidea den Eider Amundarainek ere irabazi zuen emakumezkoetan, 23urtez azpiko K-1ean, June Arratsua eta Eider Cecilia (S.D.Santiagotarrak) K-2 emakume kadeteetan eta Maite Etxabek (Itxas-gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.) emakume beterano K-1 45-49 urtetakomailan.

Eñaut Aizpurua eta Maite Etxaberentzat (Itxas-gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.) zilarra, K-2 beteranoan  mixtoan, < 50 urtetako mailan. Eta brontzea Iñaki Fernandezentzat (Itxas-gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.) gizon beteranoan, K-1 35-39 urte bitartean.

Kluben araberako sailkapenean, Itxas-gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K. seigarren sailkatu zen.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21