S.D.Santiagotarrak etxean garaile
Martxoaren 1ean, larunbata, Euskadiko Neguko Txapelketa jokatu zen Bidasoa ibaian eta S.D. Santiagotarrak izan zen garaile, Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarra P.K. eta Donostia Kayak K.E. bigarren eta hirugarren sailkatuen aurretik, hurrenez hurren.
Banakako emaitzei dagokienez, gizonezko juniorretan K-1 Alvaro Rubio (C.Nautico San Antonio) izan zen garaile eta Euskadiko Txapeldun Xabat Bergara (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarra P.K.). Emakumezko juniorretan K-1, Ana Martinena (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarra P.K.) izan zen azkarrena.
Senior mailan, K-1 gizona Martin Egaña (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarra P.K.) izan zen azkarrena. Kanoan, Javier Herrera (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea. Emakume seniorretan K-1, Irati Osa (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarra P.K.) izan zen lehena.
23 urtez azpikoetan, K-1 gizona, Unai Amostegi (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea. Emakumeetan K-1 Aiora Irazu (Lugoko Ziudadea) izan zen azkarrena, Josefa Molina (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarra P.K.) izan zen Euskadiko Txapelduna. Emakume kanoan Ane Eileen Mesa (Barrika P.T.) izan zen irabazlea.
Kadeteetan, K-1 gizona, Iraitz Izagirre (Donostia Kayak K.E.) izan zen lehen sailkatua. Kanoan Rodrigo Revenga (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea. Emakumeak K-1 kategorian, Ainé San martin (Iruñeko K.P.) izan zen garaile eta Eider Cecilia (S.D. Santiagotarrak) izan zen Euskadiko Txapelduna. Emakumezkoen kanoan, Laia Elias (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea.
Paracanoean, beteranoan +50, Javier Perez (Getxo Kayaka) izan zen irabazlea.
Beteranoen kategorian, +50eko emakumeetan, Cristina Iraeta (ATSS) izan zen irabazlea. Gizonezkoetan -50 K-1, Iñaki Fernandez (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarra P.K.) izan zen azkarrena eta +50 K-1 Ignacio Sanchez (Iruñeko C.P.), Euskadiko txapelduan Ramon Gorrotxategi (S.D.Santiagotarrak) izan zelarik.
Hurrengo hitzordua Espainiako Neguko Txapelketa izango da Sevillan, martxoaren 15ean eta 16an.