Egun gogorren ondoren, slalom eta sprint-eko hautatze frogak amaitu dira.
Modu honetan, slalom-eko Munduko lehenengo bi kopetara zein Europako Txapelketara joango den taldea osatua izan da Slalom-ean. Eta 23 urtez azpiko taldea ere osatu da Munduko zein Europako txapelketan parte hartuko duena. Oraindik, Españako txapelketan azken partaide baten plaza egongo delarik jokoan.
RFEP-lak zerrendak argitaratzera itxoin beharko dugu, taldeak ezagutzeko, baina badirudi, Maialen Chourraut, Irati Goikoetxea, Miren Lazkano, Klara Olazabal, Samuel Hernanz eta Joan Crespok ez dutela arazorik izango bertan egoteko.
Bestalde, Sprint-eko hautatze frogak ere jokoan, zeuden, Munduko Kopa, Europako Txapelketa eta Joko Mediterraneotako taldeak osatzeko. Begoña Lazkanok K-1 500mtan bigarren postua eskuratu ondoren, Teresa Portelaren atzetik, azken honek maila bikainean jarraitzen duela erakutsi zuen, K-1 500m eta k-1 200m-etan garaile izan ondoren. Hala ere, Begoñak K-2 500m-tan, Laia Pelach-ekin batera, lasterketa bikaina burutu eta nagusitasunez gailendu ziren. Honela, ontzi hori sailkatuz eta bere presentzia nazioarteko zitetan ziurtatuz.
Gazteenek, 23 urtez azpikoek eta juniorrek ere Munduko Txapelketarako txartela zuten jokoan. Non, Nerea Garcia, S.D.Santiagotarrak-eko gazteak froga bikainak burutu eta RFEP-lak baieztatzeko zai, bertan egongo dela dirudi. Karite Eizmendi eta Irene Gana ere ahalegindu ziren baina ez zuten zorte bera izan. Telmo Fernandez eta Eneko Egiguren 23 urtez azpiko mailan aritu ziren, baina ez zuten finalera pasatzerik izan.
Aitor Gorrotxategi berriz, Pelayo Rozarekin batera, K-2 500mtan Mediterraneotako jokoetarako sailkatzen ahalegindu zen, baina Marcus Cooper eta Rodrigo Germade, distantziako Munduko txapeldunak errez nagusitu ziren.
Atzo igandea, maiatzak 5, Euskadiko itsas-kayak-eko kopako lehenengo proba ospatu zen. Azken urtetan, ohikoa izan den modura, Araban jokatu zen, Nanclares de Gamboan, Club Nautico Aldayetak antolaturik.
Guztira 8 klubeko partaideak aritu ziren, Pasaia Kayak 2005 K.K. izan zelarik garailea, bigarren Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K. eta hirugarren Plentzia P.T.
Banakako sailkapenari dagokionez, probako garaileak Aitor Vilariño eta Imanol Burguera (Donostia Kayak K.E.) izan ziren, bigarren Oier Aizpurua eta Unai Azkune (Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) eta hirugarren beraien taldekide diren Eñaut Aizpurua eta Peio Romatet.
Gizonezko senior SS1ean, Lander Rodriguez (Pasaia Kayak) izan zen lehena, ibilbidearen zati haundi bat, K-2ekin buruan burutu zuelarik, bigarren Imanol Barruetabeña (Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) izan zen eta hirugarren Aritz Araneta (Pasaia Kayak).
Beterano +50 urtetako tartean, Javier Lizancos (C.D.Fortuna) izan zen garailea, bigarren Raul Barba (ATSS) eta hirugarren Rafa Ocerin (Plentzia P.T.).
Itsas-kayak-eko hurrengo proba, Euskadiko Koparako puntuagarria izango den, bigarren proba izango da Pasaian, Maiatzaren 27an.
Datorren igandean, maiatzaren 6ean, Aldayeta klubaren eskutik Euskadiko Itsas-kayak-eko Kopari hasiera emango zaio.
Bertan, euskal klub ezberdinetako kirolariak lehiatuko direlarik, Españako Kopetan zein Eurochallenge-n erakutsitako maila bikainarekin.
Españako 1.go kopan, Villajoyosan jokaturikoan, Eduardo Montero (Barrika P.T.) 1.go izan zen, 50-54 Beterano mailan, Ignacio Ibarra (Barrika P.T.) 45-49urteko mailan bigarren eta Eneko Lopez (Barrika P.T.) hirugarren 35-39urte bitarteko mailan.
Españako 2.kpan, Rafael Quevedo (Barrika P.T.) garaile suertatu zen 50-59urte bitarteko mailan.
Eta Eurochallenge-n ere emaitza bikainak eskuratu dituzte, Jose Mari Villagarcia (C.D.Fortuna) garaile izan zen Beterano C-D mailan, Javier Lizancos taldekia bigarren beterano F mailan eta Ignacio Ibarra (Barrika P.T.) hirugarren Veterano C-D mailan.
Dagoeneko eman diote hasiera slalom-eko hautatze frogei, kasu honetan, senior eta 23 urtez azpiko mailetan. Honela, lehenengo bi munduko kopetara eta Europako Txapelketarako sailkatuko direnen zerrendak osatuko direlarik.
Lehenengo fase honetan, Frantziako Federazioarekin batera jokatzen ari diren hautatze frogek bi fase izango dituzte. Lehenengoa, joan den asteburuan, Seu d’Urgell-en jokatu zen, gaurtik ostiralera bitartean berriz, Pau-na.
Momentuz, euskal ordezkarientzako gauzak ez dira batere gaizki joan, momentuz, taldea osatzeko postuetan honakoak daudelarik: emakumezko seniorretan, Maialen Chourraut (ATSS) eta Irati Goikoetxea (ATSS), gizonezko K-1ean Joan Crespo (S.D.Santiagotarrak) eta Samuel Hernanz (ATSS), emakumezko C-1ean Miren Lazkano (ATSS) eta Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak).
23 urtez azpiko taldeari dagokionez, Emakumezko k-1 eta C-1ean, Miren Lazkano eta Klara Olazabal barruan egongo lirateke, gizonezko k-1ean Unai Nabaskues (ATSS). Egun hauen nondik norakoari itxoin beharko diogu, taldea azkenik nola geratzen den ezagutzeko.
Alcudian jokatu da Españako Neguko Jóvenes Promesas Txapelketa.
Bertan, euskal ordezkariek bost domina eskuratu dituztelarik.
Laura Zunzunegi (Donostia Kayak K.E.) txapeldun izendatu zen emakumezko kadete K-1 B mailan, txapelketa hasieratik amaieraraino buruan osatu ondoren.
Ian Anatol (S.D.Santiagotarrak) hirugarren izan zen gizonezko infantil b K-1 mailan eta bere taldekia den Uxue Arsuagak ere postu bera eskuratu zuen emakumezko kadete K-1 B mailan.
Aiora Irazu (Donostia Kayak K.E.) ere hirugarren izan zen emakumezko kadete K-1 A mailan eta bere taldekidea den Maddi Tarragonak ere postu bera eskuratu zuen emakumezko infantil B K-1 mailan.
Zalantzarik gabe emaitza ezin hobeak gure palista gazteenek eskuraturikoak, etorkizun oparo bat aurreikus daitekeelarik.
Euskal Kanoe Federakuntzak, Pasaia Kayak kluba eta Pasaiako Udalaren laguntzarekin batera, Piraguismoaren Hastapen ikastaro bat antolatuko du.
Ikastaroa Maiatzaren 25tik 27ra, Pasaian antolatuko da. Izenematea, maiatzaren 21 arte burutzea egongo delarik.
Ikastaroa bere osotasunean euskaraz emango da.
Pasaitarrak direnetzat, edo Pasaiako elkarte batean jarduten dutenentzat ikastaroa dohan izango delarik.
Prestakuntza hau kirolaren hastapenetan aritu nahi duten teknikariei bideratua dago.
Ikastaroaren helburu nagusia da piraguismoaren kirolean teknikari gisa oinarrizko mailan behar duten formakuntza ematea.
Zehazki, lortuko diren gaitasun orokorren artean, piraguismoa sustatzea, bultzatzea eta kirol edo modalitatearen oinarrizko hastapena egitea lehen hogei ordutan. Eta. kirolariak zaintzea eta laguntzea, eskola kirol edo kirol federatuarenak diren jarduera eta lehiaketetan parte hartu behar dutenean
Hastapeneko irakasleentzako ikastaroa Federazioaren prestakuntza jarduera bat da, eta bertan ikasgai hauek ematen dira: oinarrizko ezagupenen arloa, metodologia eta piraguismoaren didaktika, material eraikuntza eta mantentzea, segurtasun aktiboa eta prebentziozkoa, programazioa, palakadak emateko maniobrak eta teknika.
Hilabete hasieran O Barco-n, Ur bizietako jaitsieretarako Españako 1.go proba jokatu zen. Euskal ordezkariek guztira zortzi domina eskuratu zituztelarik.
Urrea Paula Grijalbak (S.D.Santiagotarrak) eskuratu zuen emakumezko senior C-1 Sprint modalitatean. Zilarra ere eskuratu zuelarik emakumezko senior K-1ean sprint-ean. Haritz Azanzak (S.D.Santiagotarrak) lau domina eskuratu zituen, zilarra C-1 kadete klasikoan eta brontzea K-1 kadete klasikoan eta C-1 eta K-1 kadete sprintean. Gainera bere talde kidea den Daniel Isasak ere brontzea eskuratu zuen C-1 kadete klasikoan. Paula Grijalbak ere brontzea eskuratu zuen K-1 emakumezko senior klasikoan.
Kluben sailkapen nagusian, S.D.Santiagotarrak bigarren izan zen.
BBKayak-ak II edizioarekin batera, BBKayak herrikoia ospatuko da, aurreko urtean egin zen modura.
Honela, Federatuen lehiaketaz gain, jarduera herrikoiak ere bere tokia izango du, piraguen festa honetan. Partehartzaileek, federatuek burutzen duten ibilbide berbera burutzeko aukera izango dute, baina era ez lehiakorrean, aisiaz disfrutatuz, Bilboko paraje berezi horretan, Itsas-Museotik hasiera emanez, San Mames estadio ikusten delarik, Guggenheim Museoaren parean pasaz.
Norberak bere materiala eramateko aukera izango du edo antolakuntzak eskuragarri jarriko dituenak alokatuz.
1.go jardunaldiaren arrakastaren ondoren, BBKayak-ek bere bigarren edizioa martxan jarriko du, berrikuntzak izango direlarik.
Alde batetik, Haurrak gehituko dira lehiaketa programaziora.
Bestalde, Nazioarteko froga izango da, lurraldeetako selekzioek parte hartuko dutelarik.
Ibilbideak aldaketa txiki bat jasango du, aurreko urtekoarekin alderatuz, bigarren ciaboga bat gehituko zaiolarik, helmuga baina 500m lehenago. Guztira 5,5km-ko ibilibidea burutu beharko dutelarik lehiakideek. Txikienek berriz, 3km-tako ibilbidea burutuko dute.
www.bbkayak.eus web orrialdean, jardunaldiaren inguruko informazio guztia topatuko duzue, hala nola, izena nola eman.
Gainera, BBKayak-en hurrengo egunean, Euskadiko Ibaietako Kopako hirugarren proba jokatuko da Buitron ibaian, Barrika eta Plentzia herrien parean, eta hori dela eta, lehiakideek, Pletziako frontoian izango dute aukera lo egiteko.