Lore Sola eta Oier Rodriguez YOG-etarako sailkatze frogetara

Lore Sola (ATSS) eta Oier Rodriguez (S.D.Santiagotarrak) Young Olimpic Games-etarako sailkatze fasean parte hartuko duten euskal ordezkariak izango dira. YOG urrian Buenos Aires-en jokatuko direlarik.

Horretarako, apirilaren erdialdean, Castelldefels-en jokatuko den sailkatze frogan, aurreikusiriko 60 lurraldetako 300 kirolarien artean, lehenengo postuak eskuratu beharko dituzte, 29 gizonezko eta 29 emakumezko izango bait dira sailkatzen direnak. Canoan eta Kayak-ean jokatuko direlarik.

Gazteen Joku Olinpikoek formatu berezia dute, ur lasaietako canal batean burutzen direlarik, baina denboraz gain, bi ontzien arteko konfrontazioan egongo da oinarriturik.

Head to Head Sprint: banaka burutzen den proba bat da, zortzi itxurako, 420m inguruko zirkuitu batean. Partehartzaile bakoitzarentzako ibilbideak bi zati berdin izango ditu, helmugako lerroa lehenengo zeharkatzen duenak irabazten duelarik.

Slalom-eko oztopoa: banaka burutzen da, bi ibilbide paralelotan eta buietan burutzen den slalom batekin. Irteera puntua aipagarria da, 2metrotako altuera batetik egiten bait dute jauzi. Ibilbidea 120mko luzera du.  60metroko luzea eta lau buia parerekin, ibilbide bakoitzean.

Domina zaparrada, Españako Slalom-eko kopako 2. Proban 2018

Pasaden martxoaren 17 eta 18an, Mondariz-en slalom-eko Españako Kopako 2.proba jokatu zen.

Guztira, euskal ordezkariek 16 domina eskuratu zituzten, 5 urre, Joan Crespo (S.D.Santiagotarrak) gizonezko K-1 seniorretan, Beñat Lazkano eta Lucas Hives (ATSS)  C-2 gizonezko seniorretan, Oier Rodriguez (S.D.Santiagotarrak) gizonezko kadete K-1 ean, eta Xanet Etxarrik  (ATSS) bai K-1ean zein C-1ean emakumezko kadeteetan.

Zilarra, Unai Nabaskuesek (ATSS) gizonezko senior K-1ean, Oier Rodriguez-ek (S.D.Santiagotarrak) gizonezko kadete C-1ean, Raul Barbak (ATSS) gizonezko beterano K-1ean, Irati Goikoetxeak (ATSS)emakumezko C-1 seniorretan, eta brontzea eskuratuko zuen, emakumezko K-1 seniorretan. Hirugarren postua ere eskuratu zuten C-2 gizonezko seniorretan Iosu Fuentes-ek eta Aitor Garmendiak  (ATSS). Ander Elosegi (S.D.Santiagotarrak) gizonezko senior C-1-ean, Klara Olazabal -ek(S.D.Santiagotarrak) emakumezko C-1 seniorretan, Lore Solak K-1 zein C-1 emakumezko kadeteetan eta  Rodrigo Gentilek gizonezko K-1ean.

Taldekako sailkapenean, Atlético San Sebastián-ek garaipena eskuratu zuen.

Hurrengo zita, Copa Segre izango da, junior eta 23 urtez azpikoentzako hautatze froga izango direlarik.

Lau domina Españako Neguko Txapelketan 2018

Izenari kasu eginez, pasaden asteburuan, Españako Neguko Txapelketa ospatu zen, baldintza gogorretan. Non aurreikusiriko ordutegiak aldaketak jasan behar izan zituen, baina honek ez zuen eragotzi gure kirolariek lau dominarekin etxera buelta egitea.

Begoña Lazkanok (Donostia Kayak K.E.) emakumezko K-1 mailan, urrezko domina eskuratu zue, amaiera estu baten ondoren.

Iñigo Peñak (Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) ere, podium-era igotzea lortu zuen, hirugarren postua eskuratuz gizonezko senior mailan. Honela, biek, oso maila altuan jarduten dutela erakutsi dute.

 

Nerea Garciak (S.D.Santiagotarrak) ere lasterketa bikaina burutu zuen, hirugarren izanik emakumezko juniorretan, 17 urtez beherakoetan ere postu bera errepikatuz.

Bestalde, Aitor Gorrotxategik (S.D.Santiagotarrak) erlojupekoan jokaturiko 2000mtako lasterketan lehenengo postua eskuratu zuen, estreinatu berri den 23 urtez azpiko mailan, 5000mtan bostgarren izan zelarik, bere taldekide diren Telmo Fernandez, zazpigarren izanik eta Eneko bederatzigarren, denak lehenengo hamarretan sailkatuz.  

Irati Osa (Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) ere lehenengo hamarretan sailkatu zen, seigarren izanik 23 urtez azpiko mailan eta Irene Gana (Barrika P.T.) zazpigarren izan zen emakumezko juniorretan.

Xabi Osa (Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) beterano mailan, 50-54 urtetako mailan, urrezko domina eskuratu zuen.

Hurrengo txapelketa, apirilaren 7 eta 8an, Españako abiadura Kopa izango dan, non horrez gain, Españako selekzioko kide izateko, hautatze probak jokatu diren.

 

 

 

Bidasoa ibaira txangoa

Datorren apirilaren 1ean, Boga Boga Kirol klubak Bidasoa ibaira irteera bat antolatu du.

Informazio gehiagorako edo izena-emateko: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

STAGE ENTRAINEMENT PARACANOE

Au Grau du Roi

2018ko otsailaren 25etik 28ra

 

Frantziako Piraguismo Federazioaren gonbidapenari esker, gure paracanoe batzarreko presidente eta palista den Higinio Riverok, Occitanie-eko fondoko txapelketan parte hartzea izan zuen, lehenengo postua eskuratuz.

Txapelketa ostean, paracanoe kontzentrazio bat ospatu zuten, Tokio 2020-ean disciplina olinpiko berria izango den Va’a-ren inguruan ezagupenak haunditu.

Kontzentrazioko azken eguna bertan behera uztera derrigorturik egon ziren, eguraldia zela eta.

 

Baina etxera, paracanoearen inguruko datu eta experientziaz beteriko zaku batekin bueltatu delarik Higinio.

Hemen emaitzak

Euskadiko Neguko Txapelketa 2018

Joan den larunbatean, martxoak 3, Bidasoko uretan Santiagotarrak Kirol Elkarteak Neguko Iraupen Txapelketa irabazi du aurten ere. Bederatzi taldeetan lehena izan da, Donostia Kayak eta Zumaiako Urola Itsas Adarreko P.K. taldeei nagusituz.

 

Aipatu klub kopuruaz gain, beste 9k parte hartu dute lehiaketan. Nahiz eta azken sailkapen ofizialerako punturik lortzeko eskubiderik ez izan, proba bakoitzean lehiakortasuna bultzatu dute. 150 bat palista irteeran izan dira Euskal Piraguismo Federazioak antolatu duen norgehiagoka honetan,Santiagotarrak Kirol Elkartearekin elkarlanean.

 

Probak kirolarientzako baldintza egokietan burutu dira, marearen bultzadak ziabogetan maniobrak zaildu baditu ere, hartara kirolariek erne ibili behar izan dute arazorik ez izateko.

 

 

Eskainitako argazkiak:

 

Juan Miguel ANATOL (hemen sakatu)

 

                Diana MACHADO (hemen sakatu)

 

AMUITZ KLUBAK HASIERA EMANGO DIO DENBORALDIARI MARTXOAREN 4KO IGANDE HONETAN ANTOLATUKO DUEN SURFSKI TOPAKETAREKIN

Hondarribiko Amuitz Outrigger Kanoa Klubak, lehiatze-asmorik gabeko elkarretaratzea izango den Amuitz Surfski Topaketa antolatuz emango dio hasiera igande honetan, martxoaren 4an, 2018ko denboraldiari.

Kirol elkarte hondarribiarrak 30en bat kirolari elkartzea espero du igandean, 10.00etan, Beteranoen Mollatik ateratzeko. Han hasiko dute ordu eta erdi luzatuko den ibilbidea, Txingudiko badiako uretan hondartzako inguruetara eramango dituena. Bertan, itsasoa lagun badute, piraguismoaren modalitate honetan aritzen direnek oso gustuko duten Txingudi Olatuaz gozatzeko aukera izango dute.

Hasiera puntura bueltatu ostean, jai giroan amaituko dute eguna Amuitz Sursfki Topaketa honetan parte hartuko dutenek, Hondarribiko Txantxangorri jatetxean bazkalduz.

Ekitaldi honekin, Amuitz Klubak ilusio handiz ekingo dio aurtengo denboraldiari eta ez da hau izango datozen hilabeteetan antolatuko duten bakarra; izango dira beste ekitaldiak eta datak heltzen hasten direnean hauen berri emango da.

Igandeko Amuitz Surfski Topaketa hau Amuitz Outrigger Kanoa Klubak antolatuko du, Hondarribiko Udalaren, EKP-Hondarribiko Kirol Kaiaren eta Amuitz Nautical Experiences-en laguntza eta babesarekin.

Amuitz Surfski Topaketa honi buruzko informazio zabalagoa edo elkarrizketaren bat egitea behar izanez gero, Amuitz Klubeko presidentea den Manex Martinezekin jarri harremanetan, 685704416 telefonoan edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatziz.

 

Amuitz Klubaren inguruan

Amuitz Outrigger Kanoa Kluba (edo Amuitz Kluba) 2016an Hondarribian sortutako kirol elkartea da eta bere helburuak, hawaiiar jatorriko piragua (outrigger kanoa) eta surfskia bultzatzea ditu.

Informazio gehiago edukitzeko, gure sare sozialak bisitatu ahal dira:

 

Facebook: amuitzkluba   /   Twitter: @amuitzkluba   /   Instagram: amuitzkluba

 

Hasiera bikaina 2018ko Españako slalom-eko kopari

Pasaden asteburuan, otsailaren 24 eta 25ean, Atlético San Sebastianek antolatuko, Españako kopako lehenengo proba ospatu zen Orthez-en.

Temperatura oso hotzekin, zeropetik batez ere, jardunaldien lehenengo orduetan, Españako Kopako 1.go probari hasiera eman zitzaion. Besteak beste, Maialan Chourraut lesioagatik eta Samuel Hernanz-en hutsunea somatu zelarik.

Lehiaketa formatu berriarekin, ICF-ak, nazioarte mailan aplikatzen duten formatu berberarekin ospatu zen kopa.

Euskal ordezkariak hamabost aldiz igo ziren podium-era, guztira urrezko sei domina, zilarrezko 3 eta brontzeko sei jasotzera.

Gainera, ez dugu ahaztu behar, nazioarte mailan aritzeko, hautatze frogetan parte hartu ahal izateko, Españako kopako lehenengo bi probak izango direla zerrenda eratuko dutenak, beraz, garrantzi bikoitza zuelarik kopa honek.

2018ko Gipuzkoako Neguko Txapelketan Santiagotarrak garaile

Otsailaren 25an, igandean goizez,  Zumaiko Urola Itsas-Adar Piraguismo Taldeak antolatuta Urola ibaian Gipuzkoako  Neguko Txapelketaz gozatu ahal izan genuen. Bertan, hamalau taldeko 151 piraguistek parte hartu zuten.

Taldekako Sailkapen nagusian Irungo Santiagotarrak taldeak txapela lortu zuen, Zumaiko Urola Itsas-Adar Piraguismo Taldea eta Donostia Kayak podiumean lagun zituela.

Txapelketari 11:30etan hasiera eman zitzaion, eta  piraguistek Zubiaundia eta Beduako zubiaren artean bete beharreko 5000 m-ak osatu zituzten, euririk gabeko goiz hotzean.

Datorren larunbatean, martxoak 3, arratsaldeko 16:00etan Irunen ospatuko den Euskadiko Neguko Txapelketan elkar ikusiko dugu, berriz ere.

 Txapelketako emaitzak ikusi ahal izateko hemen sakatu.

ARGAZKIAK:

Santiagotarrak taldeko Juan Anatol eta Diana Machado gurasoek eskainitako argazkiak.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21