Kayak Surf-eko Bakioko 2.proba atzeratua

Itsasoko baldintzak direla eta maiatzaren 26-27rako aurreikusiriko kayak surf-eko Euskadiko Kopako 2.proba, Bakion, atzeratzea erabaki da. Azaroan jokatuko delarik, data berria zehaztu bezain pronto jakinaraziko da.

BBkayakeko zozketak

BBKayak-en sari gehigarriak egongo dira, zozketa bidez banatuko direnak.

 

Lehiaketan lehenengo hiru sailkatuentzat saria egoteaz gain, eta senior mailakoentzako, diru-saria, partehartzaile guztien artean sari ezberdinak zozketatuko dira, bai federatuen artean, zein afizionatuen artean, honakoak izango direlarik zozketatuko direnak:

 

Federatuak:

  • Europatik zirkuitu bat, bi pertsonentzako, hotelarekin. Hegaldia Bilbotik.
  • 2 Ezkur-Urdaiazpiko
  • 2 Otar, Euskal Label produktuduna, BBK-azokak emandadakoak

 

Afizionatuak:

  • Costa Daurada, egonaldi bat, 8 egun/ 7 gauko iraupenekoa, bi heldu eta 2- 10 urte bitarteko haur batentzako, Oh!tels kateko 3*-etako hotel batean, Mantenu erdian. 2018rako, (ekainaren 20tik irailaren 15-era izan ezik, eta abenduaren 20tik 31ra); desplazamenduak ez dira barne sartzen. Hotelaren plaza aukeren araberako saria.
  • 2 Ezkur-Urdaiazpiko
  • 2 Otar, Euskal Label produktuduna, BBK-azokak emandakoak

 

Euskadiko Slalom-eko Txapelketako ordutegia aurreratu egin da

Antolakuntza arrazoiengatik, Euskadiko Slalom-eko Txapelketako ordutegia birmoldatu egin da, hasiera ordua aurreratuz, hau izanik ordutegi berria:

 

8:30h Talde Buruen bilera.

                9:00h 1.go manga: Abridores, Senior, 23 urte azpiko,beterano, junior eta kadeteak.

10:45h 2. manga: senior,23 urte azpiko, beterano,junior eta kadeteak

 12:30h patrullen 1.go manga.

13:00h Sari banaketa.

Lau domina, Españako Sprint olinpikoko 2. kopan

Trasonan, hautatze frogak jokatzeaz gain, Españako Sprint olinpikoko 2.kopa ere jokatu zen asteburuan. Non distantzia eta kategoria batzuetan ere, nazioarteko probetan parte hartzeko hautatze froga izango ziren.

Euskal ordezkariek lau domina eskuratu zituzten, Higino Rivero (Barrika P.T.) VL2 200m eta 500mtan, bigarren izan zen.

Eta Iruneko Nerea Garcia gazteak, bi brontze eskuratu zituen, K-1 200m bata eta bestea, bere taldekide den Intza Mendez-ekin batera K-2 500mtan.

Sprint eta slalom-eko hautatze frogak amaiturik

Egun gogorren ondoren, slalom eta sprint-eko hautatze frogak amaitu dira.

Modu honetan, slalom-eko Munduko lehenengo bi kopetara zein Europako Txapelketara joango den taldea osatua izan da Slalom-ean. Eta 23 urtez azpiko taldea ere osatu da Munduko zein Europako txapelketan parte hartuko duena. Oraindik, Españako txapelketan azken partaide baten plaza egongo delarik jokoan.

RFEP-lak zerrendak argitaratzera itxoin beharko dugu, taldeak ezagutzeko, baina badirudi, Maialen Chourraut, Irati Goikoetxea, Miren Lazkano, Klara Olazabal, Samuel Hernanz eta Joan Crespok ez dutela arazorik izango bertan egoteko.

Bestalde, Sprint-eko hautatze frogak ere jokoan, zeuden, Munduko Kopa, Europako Txapelketa eta Joko Mediterraneotako taldeak osatzeko. Begoña Lazkanok K-1 500mtan bigarren postua eskuratu ondoren, Teresa Portelaren atzetik, azken honek maila bikainean jarraitzen duela erakutsi zuen, K-1 500m eta k-1 200m-etan garaile izan ondoren. Hala ere, Begoñak K-2 500m-tan, Laia Pelach-ekin batera, lasterketa bikaina burutu eta nagusitasunez gailendu ziren. Honela, ontzi hori sailkatuz eta bere presentzia nazioarteko zitetan ziurtatuz.

Gazteenek, 23 urtez azpikoek eta juniorrek ere Munduko Txapelketarako txartela zuten jokoan. Non, Nerea Garcia, S.D.Santiagotarrak-eko gazteak froga bikainak burutu eta RFEP-lak baieztatzeko zai, bertan egongo dela dirudi. Karite Eizmendi eta Irene Gana ere ahalegindu ziren baina ez zuten zorte bera izan. Telmo Fernandez eta Eneko Egiguren 23 urtez azpiko mailan aritu ziren, baina ez zuten finalera pasatzerik izan.

Aitor Gorrotxategi berriz, Pelayo Rozarekin batera, K-2 500mtan Mediterraneotako jokoetarako sailkatzen ahalegindu zen, baina Marcus Cooper eta Rodrigo Germade, distantziako Munduko txapeldunak errez nagusitu ziren.

 

2018ko Euskadiko itsas-kayak kopa hasi da

Atzo igandea, maiatzak 5, Euskadiko itsas-kayak-eko kopako lehenengo proba ospatu zen. Azken urtetan, ohikoa izan den modura, Araban jokatu zen, Nanclares de Gamboan, Club Nautico Aldayetak antolaturik.

Guztira 8 klubeko partaideak aritu ziren, Pasaia Kayak 2005 K.K. izan zelarik garailea, bigarren Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K. eta hirugarren Plentzia P.T.

Banakako sailkapenari dagokionez, probako garaileak Aitor Vilariño eta Imanol Burguera (Donostia Kayak K.E.) izan ziren, bigarren Oier Aizpurua eta Unai Azkune (Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) eta hirugarren beraien taldekide diren Eñaut Aizpurua eta Peio Romatet.

Gizonezko senior SS1ean, Lander Rodriguez (Pasaia Kayak) izan zen lehena, ibilbidearen zati haundi bat, K-2ekin buruan burutu zuelarik, bigarren Imanol Barruetabeña (Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) izan zen eta hirugarren Aritz Araneta (Pasaia Kayak).

Beterano +50 urtetako tartean, Javier Lizancos (C.D.Fortuna) izan zen garailea, bigarren Raul Barba (ATSS) eta hirugarren Rafa Ocerin (Plentzia P.T.).

Itsas-kayak-eko hurrengo proba, Euskadiko Koparako puntuagarria izango den, bigarren proba izango da Pasaian, Maiatzaren 27an.

Euskadiko Itsas-kayak koparen hasiera 2018

Datorren igandean, maiatzaren 6ean, Aldayeta klubaren eskutik Euskadiko Itsas-kayak-eko Kopari hasiera emango zaio.

Bertan, euskal klub ezberdinetako kirolariak lehiatuko direlarik, Españako Kopetan zein Eurochallenge-n erakutsitako maila bikainarekin.

Españako 1.go kopan, Villajoyosan jokaturikoan, Eduardo Montero (Barrika P.T.) 1.go izan zen, 50-54 Beterano mailan, Ignacio Ibarra (Barrika P.T.) 45-49urteko mailan bigarren eta Eneko Lopez (Barrika P.T.) hirugarren 35-39urte bitarteko mailan.

Españako 2.kpan, Rafael Quevedo (Barrika P.T.) garaile suertatu zen 50-59urte bitarteko mailan.

Eta Eurochallenge-n ere emaitza bikainak eskuratu dituzte, Jose Mari Villagarcia (C.D.Fortuna) garaile izan zen Beterano C-D mailan, Javier Lizancos taldekia bigarren beterano F mailan eta Ignacio Ibarra (Barrika P.T.) hirugarren Veterano C-D mailan.

Slalom-eko senior eta 23 urtez azpikoen hautatze frogak 2018

Dagoeneko eman diote hasiera slalom-eko hautatze frogei, kasu honetan, senior eta 23 urtez azpiko mailetan. Honela, lehenengo bi munduko kopetara eta Europako Txapelketarako sailkatuko direnen zerrendak osatuko direlarik.

Lehenengo fase honetan, Frantziako Federazioarekin batera jokatzen ari diren hautatze frogek bi fase izango dituzte. Lehenengoa, joan den asteburuan, Seu d’Urgell-en jokatu zen, gaurtik ostiralera bitartean berriz, Pau-na.

Momentuz, euskal ordezkarientzako gauzak ez dira batere gaizki joan, momentuz, taldea osatzeko postuetan honakoak daudelarik: emakumezko seniorretan, Maialen Chourraut (ATSS) eta Irati Goikoetxea (ATSS), gizonezko K-1ean Joan Crespo (S.D.Santiagotarrak) eta Samuel Hernanz (ATSS), emakumezko C-1ean Miren Lazkano (ATSS) eta Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak).

23 urtez azpiko taldeari dagokionez, Emakumezko k-1 eta C-1ean, Miren Lazkano eta Klara Olazabal barruan egongo lirateke, gizonezko k-1ean Unai Nabaskues (ATSS). Egun hauen nondik norakoari itxoin beharko diogu, taldea azkenik nola geratzen den ezagutzeko.

Zorte on!

Bost domina Españako Neguko JJPP txapelketan 2018

Alcudian jokatu da Españako Neguko Jóvenes Promesas Txapelketa.

Bertan, euskal ordezkariek bost domina eskuratu dituztelarik.

Laura Zunzunegi (Donostia Kayak K.E.) txapeldun izendatu zen emakumezko kadete K-1 B mailan, txapelketa hasieratik amaieraraino buruan osatu ondoren.

Ian Anatol (S.D.Santiagotarrak) hirugarren izan zen gizonezko infantil b K-1 mailan eta bere taldekia den Uxue Arsuagak ere postu bera eskuratu zuen emakumezko kadete K-1 B mailan.

Aiora Irazu (Donostia Kayak K.E.) ere hirugarren izan zen emakumezko kadete K-1 A mailan eta bere taldekidea den Maddi Tarragonak ere postu bera eskuratu zuen emakumezko infantil B K-1 mailan.

Zalantzarik gabe emaitza ezin hobeak gure palista gazteenek eskuraturikoak, etorkizun oparo bat aurreikus daitekeelarik.

Zorionak!

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21