Itsasoak baldintzatu zuen itsas kayakeko Euskadiko Kopako laugarren proba

Barrika P.T.  ibilbidea estreinatu nahi zuen itsas proban, irteera puntu batean eta helmuga bestean izanik, baina itsasoaren baldintzek mugatu egin zuten proba, Plentziako itsasadarrean irteera eta helmuga izanik eta uste baino ibilbide laburragoa eginez.

Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K. garaile izan zen itsas kayakeko Euskadiko Kopako 4. proban, bigarren bertako Barrika P.T. eta hirugarren Pasaia Kayak 2005 K.K.

2023.mar.barrika.klubes
Banakako emaitzei dagokienez, Iker Lizaso (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan zen garaile junior mailan, Aritz Araneta bere taldekideak gauza bera egin zuen seniorretan, K-2 seniorretan S.D. Santiagotarrak taldeko duplak, Bertol Badiola eta Asier Ursua izan ziren irabazleak. 50 urtez azpiko beteranoetan, Lander Rodriguez (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan zen azkarrena, +50ean Ignacio Ibarra (Barrika P.T.) izan zen irabazlea.
Emakumeetan, 23 urtez azpikoetan, Eider Amundarain (Itxas-Gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.) izan zen irabazlea eta kateagoria beteranoan, Maite Etxabe klubeko kidea.
Hurrengoa, Real Club Náutico San Sebastianek abuztuaren 19an, antolatutako itsas kayakeko Euskadiko Kopako 5. proba izango da.

30 domina España Slalomeko 4. kopan

Jardunaldi bikoitzeko asteburu batean, non slalomaz gain, kayak cross-a izan zen, 30 domina eskuratu zituzten euskal kirolariek. 15 lehiaketa jardunaldi bakoitzean.

Lehenengo lehiaketa egunean, 4 urre, 5 zilar ea 6 bronze eskuratu zituzten:

                Urrea:

  • Jon Ergüin (ATSS) Gizonezko Beterano K-1
  • Miren Lazkano (ATSS) Emakumezko Senior C-1
  • Maialen Chourraut (ATSS) Emakumezko Senior K-1
  • Aitor Iriondo (S.D.Santiagotarrak) Gizonezko junior K-1

Zilarra:

  • Cristina Martinez (ATSS) Emakumezko Beterano K-1
  • Haizea Segura (ATSS) Emakumezko junior C-1 y K-1
  • Oier Diaz (S.D.Santiagotarrak) Gizonezko junior C-1
  • Pau Etxaniz (ATSS) Gizonezko senior K-1

Brontzea:

  • Xabier Manterola (S.D.Santiagotarrak) Gizonezko Beterano K-1
  • Jone Otaño (S.D.Santiagotarrak) Emakumezko Beterano K-1
  • Klara Olazabal (S.D.Santiagotarark) Emakumezko Senior C-1
  • Ainara Azanza (S.D.Santiagotarrak) Emakumezko junior C-1
  • Leire Goñi (ATSS) Emakumezko Senior K-1
  • Ainara Goikoetxea (ATSS) Emakumezko junior K-1

 Lehiaketako bigarren gunean 5 urre, 4 zilar eta 6 bronze eskuratu zituzten:

                Urrea:

  • Jon Ergüin (ATSS)Gizonezko Beterano K-1
  • Klara Olazabal (S.D.Santiagotarark) Emakumezko Senior C-1
  • Haizea Segura (ATSS) Emakumezko junior C-1
  • Oier Diaz (S.D.Santiagotarrak) Gizonezko junior C-1
  • Maialen Chourraut (ATSS) Emakumezko Senior K-1

Zilarra:

  • Cristina Martinez (ATSS) Emakumezko Beterana K-1
  • Izar Garcia (S.D.Santiagotarrak) Emakumezko junior C-1
  • Leire Goñi (ATSS) Emakumezko Senior K-1
  • Haizea Segura (ATSS) Emakumezko junior K-1

Brontzea:

  • Xabier Manterola (S.D.Santiagotarrak) Gizonezko Beterano K-1
  • Jone Otaño (S.D.Santiagotarrak) Emakumezko Beterana K-1
  • Miren Lazkano (ATSS) Emakumezko Senior C-1
  • Pau Etxaniz (ATSS) Gizonezko senior K-1
  • Olatz Arregi (ATSS) Emakumezko senior K-1
  • Aitor Iriondo (S.D.Santiagotarrak) Gizonezko junior K-1

Piraguismoko Erdi Mailako Teknikarien Hasierako Ikastaroa

Euskal Kirol Federazioen Batasunak, Euskadiko Kanoe Federazioaren laguntzarekin, piraguismoko Erdi Mailako Teknikarien Hasierako Ziklo Ikastaroa antolatuko du udazkenean.

Piraguismoko teknikarien prestakuntzak Erregimen Berezira igaro dira, eta hezkuntza-sistemaren parte dira. Euskal Kirol Federazioen Batasunak zentro baimendu gisa egiaztatuta, eta Euskadiko Piraguismo Federazioaren laguntzarekin, teknikarien ikastaroa emango du, araubide iragankorrean 1. mailako entrenatzaile gisa ezagutzen zena.

Informazio guztia prestakuntza-ikastaroen atalean edo esteka hauetan duzue.

Ikastaroan sartu ahal izateko, aldez aurretik sarrera-proba gainditu behar da. Horretarako, Kirolenen matrikulatu behar da, esteka honetan: http://www.kirolene.hezkuntza.net

Abuztuaren 8tik irailaren 5era bitartean.


Arreta handia jarri behar da izena emateko epeekin, bai ikastaroarenarekin, bai sarrera-probarenarekin.
Edozein zalantza argitzeko, jarri harremanetan Euskal Kanoe Federazioarekin, helbide elektroniko honetan: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. edo 943051365.

Informazio guztia honako esteka hauetan duzue:


Ikastaroaren deialdia

 

Sei domina Espainiako Kayak Cross Txapelketan

Espainiako 4. Slalom Kopa jokatu ondoren, hurrengo egunean Espainiako Kayak Cross Txapelketa jokatu zen Saberon.

Sei izan ziren euskal kirolariek lortutako dominak. Hiru urre, zilar bat eta bi brontze.

Maite Odriozolak (ATSS) emakumezko seniorretan eskuratu zuen lehen postua, Leire Goñi eta Miren Lazkano klubeko kideen aurretik.

Emakumezko Junior mailan, Ainara Azanzak (S.D. Santiagotarrak) eskuratu zuen lehen postua.
Junior gizonezko mailan, Aitor Iriondo (S.D. Santiagotarrak) izan zen irabazlea eta bere taldekidea, Oier Diaz, hirugarren.

Kluben arteko sailkapenean, Atletico San Sebastian izan zen irabazlea eta S.D.Santiagotarrak bigarrena.

Bost domina Espainiako Gazte Promesen Sprint Txapelketan

Esprinta egiten duten palista gazteenek Trasonan jokatu duten Espainiako Gazteen Txapelketarekin amaitu dute denboraldia.

Bost izan dira lortutako dominak, bi urre, zilar bat eta bi brontze.

2023.MIK4

Urrea, Amaia Aizpurua eta Uxue Ezenarrorentzat (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.)Emakumezko Infantil B K-2 500ntan eta beste urrea K-4 infantil emakumearentzat 500m, June Arrastuarentzat, Eider Ceciliarentzat, Katixa Francorentzat eta Nerea Egigurenentzat (S.D.Santiagotarrak).

2023.MCK4

Zilarra Asier Bulmanentzat (S.D.Santiaghotarrak) izan da Paracanoe PK3 500m proban.

2023.Asier.bulman

Brontzea Nora Arana eta Eneritz Aizpiolea S.D. Santiagotarrak-eko kadete mailako emakumeentzat izan da, eta Irene Muiño eta Jone Palenzuela taldekideekin batera podiumeko hirugarren mailara igo dira K-4 500m emakumezko kadeteetan.

Kluben araberako sailkapenean, S.D.Santiagotarrak hamargarren izan da 110 klub baino gehiagoren artean.

Higinio Rivero brontzea eskuratu du Europako txapelketan eta Nerea Garcia finalista izan da

Higinio Riverok (Plentzia P.T.) beste domina bat lortu du Europako Txapelketan, hungariarraren eta portugaldarraren atzetik, brontzea eskuratuz. Aste gutxi falta dira Munduko Txapelketarako, urteko helburu garrantzitsuenerako, non plaza olinpikoak jokoan egongo diren. Lehenengo seiren artean sailkatu beharko du, Pariserako sailkapena eskuratu nahi badu.

2022.nerea.mundial

Bestalde, S.D. Santiagotarrak taldeko palista gazteak, Nerea Garciak, azken asteetan Europar Jokoetan, 23 urtez azpiko Munduko Txapelketan eta Espainiako Sprint Txapelketan parte hartu ondoren, asteburu honetan Europako 23 urtez azpiko txapelketa jokatuta amaitu da sprint denboraldia, eta merezimenduzko zortzigarren postua lortu du K-1 200m txapelketan.

Hamahiru domina Espainiako Sprint Txapelketan

Verducidon ospatu zen Espainiako Esprint Txapelketa eta euskal palistek 13 domina lortu zituzten guztira. Urrezko 3, zilarrezko 2 eta brontzezko 8.
S.D. Santiagotarrak kluben sailkapenean Top-10ean sailkatuz.

2023.cto.esp.sprint.MSK2

Urrea:

  • Iñigo Peña (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) Gizonezko senior K-1 500m
  • Irati Osa- Begoña Lazkano (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) Emakumezko Senior K-2 1000m
  • Malen Juaristi- Ane Amostegi- Maite Gorrotxategi- Eneritz Aizpiolea (S.D.Santiagotarrak) Emakumezko Junior K-4 1000m.
  • 2023.cto.esp.sprint.MSK4

 

2023.cto.espt.sprint.MJK4

Zilarra:

  • Ane Amostegi- Malen Juaristi (S.D.Santiagotarrak) Emakumezko junior K-2 1000m
  • Malen Juaristi- Ane Amostegi- Naroa Larrarte- Eneritz Aizpiolea (S.D.Santiagotarrak) Emakumezko Junior K-4 200m

2023.cto.sprint.HJK4

               2023.cto.sprit.MJK2

 

 

Brontzea:

  • Ian Anatol- Iñigo Irastoza- Markel Juaristi eta Aimar Platero (S.D.Santiagotarrak) gizonezko junior K-4 1000m, 500m eta 200m
  • Irati Osa- Begoña Lazkano (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) Emakumezko Senior K-2 500m
  • Malen Juaristi- Ane Amostegi- Naroa Larrarte- Eneritz Aizpiolea (S.D.Santiagotarrak) Emakumezko Junior K-4 500m
  • Irati Osa- Begoña Lazkano- Eider Amundarain- Josefa Molina (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) Emakumezko Senior K-4 500m
  • Ane Amostegi- Naroa Larrarte (S.D.Santiagotarrak) Emakumezko Junior K-2 500m
  • Nerea Garcia (S.D.Santiagotarrak) Emakumezko Senior K-1 200m

2023.nerea.medalla.cto.esp

Asteburu honetan junior eta 23 urtez azpikoen Europako Txapelketa eta Paracanoe-eko Europako Txapelketa jokatuko da. Bertan, Nerea Garcia (S.D.Santiagotarrak) emakumezko 23 urtez azpiko k-1 200mtan arituko da. Eta Higinio Rivero (Plentzia P.T.) gizonezko paracanoe VL2 200mtan.

Txikienak berriz, Españako Jóvenes Promesas-en Sprint Txapelketa jokatuko dute Trasonan. Hurrengo asteburuan, Sellako nazioarte jetsiera ospatuko delarik.

Hirugarren domina Europako Junior eta 23 urtez azpiko Slalom Txapelketan

Pau Etxanizen (ATSS) eta Alex Goñiren (ATSS) 23 urtez azpiko gizonezkoen K-1 patruilaren urrearen eta Ainara Goikoetxearen (ATSS) eta Haizea Seguraren (ATSS) emakumezko junior K-1aren brontzearen ondoren. Haizeak berriz ere metala errepikatzen zuen Izar Garciarekin (S.D. Santiagotarrak) batera, C-1 emakume juniorretan. Horrela, 6 dominarekin itzuli dira. Pau Etxanizen finala zazpigarren postuarekin 23 urtez azpiko K-1ean eta Haizea Seguraren bosgarren eta Leire Goñiren (ATSS) 8. postua kayak crosseko finalerdietan geratuz.
Asteburu honetan azken Espainiako Koparen txanda izango da Saberon, eta, ondoren, eskolarteko adinekoen Espainiako Txapelketari ekingo zaio abuztuaren 12an eta 13an Saberon ere, eta, ondoren, Munduko Junior eta 23 urtez azpikoen Txapelketa Krakovian, nagusien azken faseari ekin aurretik, joko olinpikoetarako plazekin jokoan.

Iñigo Peña Munduko Txapelketarako sailkatu da

Iñigo Peña (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) Munduko Esprint Txapelketarako sailkatu zen atzo K-2 1000m modalitatean, Pedro Vazquezekin batera.

Goizean Alex Granerirekin K-2 500m-an saiatu ondoren, ezin izan zituzten Rodrigo Germade eta Adrian del Río gainditu.

Arratsaldean, aldiz, Pedro Vazquezekin batera nagusitasunez helmugaratu ziren eta munduko txapelketarako txartela lortu zuten. Ezin izango du plaza batengatik borrokatu, Paris 2024rako. Gainerako taldekideen emaitzaren araberakoa izango da, datorren denboraldian hainbeste desiratzen den plaza lortzen saiatzeko.

Bestalde, Nerea Garcia (S.D.Santiagotarrak) eta Uxue Arsuaga, K-2 200m proban aritu ziren, beste taldekide batzuekin batera, baina Club Escuela Piragüismo Aranjuez-eko ontziak gainditu zituen eta ezin izan zuten munduko txapelketarako txartela lortu. Datorren asteburuan junior eta 23 urtez azpiko Europako Txapelketa izango du Nereak, baina lehenago, gaur hasiera emango zaion Espainiako Esprint Txapelketan arituko dira.

Horrela, hiru izango dira, Pariseko Joko Olinpikotarako txartelako banatuko dituen Munduko Txapelketan arituko direnak

Begoña Lazkanok (Itxas- gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) K-2 500mtan arituko da, lehenengo seiren artean sailkatu beharko duelarik, Jokotarako txartela eskuratu nahi badu. Higinio Rivero (Plentzia P.T.) egoera berean egongo da VL2 200mtako proban.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21