Eskolartekoen Erkidego Arteko Federazioen Españako Txapelketa jokatu da

Urriaren amaieran denboraleagatik atzeratu ondoren, asteburu honetan Eskola Adineko Federazio Autonomikoen Espainiako Txapelketa jokatu da. Verducido izan da txapelketa horren eszenatokia.
Euskadiko Federazioa bosgarren sailkatua izan da, Galizia izan da garaile, eta ondoren Madril, Andaluzia eta Asturias sailkatu dira.
Banakako emaitzei dagokienez, lau izan dira lortutako dominak.
Asier Bulmanek irabazi du gizonezko kadete paracanoe PK3 mailan, 3000m eta 500mean.

2023.CESA.Asier.bulman
Infantil mailako emakumeetan, Katixa Franco eta June Arrastua hirugarren sailkatu ziren k-2 500m emakumeetan eta K-4an Eider Cecilia eta Nerea Egigurenekin batera urrea eskuratu zuten.

2023.CESA.MIK4

Dominetatik oso gertu geratu ziren, halaber, Nora Arana eta Eneritz Aizpiolea emakumezko kadete K-2an, K-4an, Ana Martinena eta Enara Nuñezekin batera, laugarren sailkatu ziren baita ere.

Eider Cecilia bosgarren izan zen K-1 3000m Infantil mailan. Rodrigo Revenga ere bosgarren izan zen infantil A C-1 500m gizonetan. Markel Vertiz ere bosgarren izan zen infantil  B C-1 gizonezkoetan. Nora Soto emakumezko infantil B C-1 500m. Nora Soto eta Laia Elias bosgarren izan ziren C-2 500m infantil emakumezkoetan. Infantil C-2 mistoan, Rodrigo Revenga eta Laia Elias ere bosgarren izan ziren. Eta Rodrigo Revenga eta Markel Vertiz ere bosgarren izan ziren C-2 500m infantil mailan.

Asier Aizpurua seigarren izan zen  K-1 kadete A mailan. Eider Cecilia Infantil A K-1 500m emakumezketan ere seigarrena izan zen. Laia Elias infantil B C-1 500m emakumezkoetan ere seigarrena izan zen.

Ibai Aranburu infantil A K-1 500m gizonezkoetan zazpigarren izan zen. Katixa Franco zazpigarren izan zen emakumezko infantil A K-1 3000m-an. Iraitz Izagirre, Oinatz Alonso, Ibai Aranburu eta Josu Urbistondo zazpigarren sailkatu ziren Infantil K-4 500m gizonezkoetan. Odei Gelbenzu zazpigarren sailkatu zen Kadete B C-1 500m mailan.
Oinatz Alonso eta Iraitz Izagirre zortzigarren sailkatu ziren infantil K-2 500m gizonezkoetan. Asier Aizpurua, Asis Alvarez, Gaizka Lopez eta Xabat Bergarak osatutako K-4 gizonezko kadeteak ere zortzigarren postua lortu zuen.
Asier Aizpurua a Asis Alvarezekin batera, bederatzigarren sailkatu zen gizonezko kadete K-2 500m. Xabat Bergara eta Ana Martinena bederatzigarren sailkatu ziren K-2an.

Ur bizietako epaileen ikastaroa 2023ko udazkenean

Datorren azaroaren 22tik 26ra bitartean ur bizietako epaileen ikastaroa antolatuko da. Formatu mixtoa izango du, azaroak 22, 23 eta 24 on-line izango dira klaseak, 17:00htatik 20:00h bitartean eta  azaroaren 26ean, praktika eta azterketak, Bergaran.

Epaile Laguntzaile, oinarrizko eta nazional tituluak eskuratzea egongo da ospatuko den ikastaroan.

Hemen topatuko duzue informazio guztia, edo web orrialdeko formakuntzen atalean.

Slalom-eko Espainiako Txapelketa jokatu da

Pasa den asteburuan jokatu zen Seu d 'Urgellen Espainiako Slalom Txapelketa, non Atletico San Sebastian izan zen txapeldunorde eta S.D.Santiagotarrak hirugarren.

Banakako emaitzei dagokienez, guztira 21 domina lortu ziren, 4 urrezkoak, 8 zilarrezkoak eta 9 brontzezkoak:

2023.klara.cto.esp

Urrea:

               Malen Gutierrez, Miren Lazkano eta Nora Lopez (ATSS) emakumezko senior 3x C-1

                Klara Olazabal (S.D. Santiagotarrak) emakumezko senior C-1

                Maialen Chourraut, Leire Goñi, Olatz Arregi (ATSS) emakumezko senior 3x C-1

               Eneko Auzmendi, Pau Etxaniz, Alex Goñi (ATSS) gizonezko senior 3 xK-1

2023.miren.cto.esp

Zilarra:

                Ainara Goikoetxea (ATSS) emakumezko junior K-1.

                Aitor Iriondo (S.D.Santiagotarrak) gizonezko junior K-1

               Klara Olazabal, Maialen Olaso, Izar Garcia (S.D.Santiagotarrak) emakumezko senior 3 xC-1

               Pau Etxaniz, Markel Imaz, Alex Segura (ATSS) gizonezko senior 3 xC-1

              Miren Lazkano (ATSS) emakumezko senior C-1

              Haizea Segura (ATSS) emakumezko junior C-1

              Oier Diaz (S.D.Santiagotarrak) gizonezko junior C-1

             Ainara Azanza, Klara Olazabal, Izar Garcia (S.D.Santiagotarrak) emakumezko senior 3x K-1

2023.pau.cto.esp

Brontzea:

                Ainara Azanza (S.D.Santiagotarrak) emakumezko junior K-1

              Pau Etxaniz  (ATSS) gizonezko senior K-1

             Javier Arruabarrena (S.D.Santiagotarrak) gizonezko junior K-1

             Aitor Garmendia, Lucas Hives, Jon Ergüin (ATSS) gizonezko senior 3 xC-1.

            Manex Sayalero (ATSS) gizonezko Beterano K-1

            Maialen Chourraut (ATSS) emakumezko senior K-1

            Oier Olaso, Julen Luna, Oier Diaz (S.D. Santiagotarrak) gizonezko junior 3x C-1

            Hasier Rodriguez, Aitor Iriondo, Javier Arruabarrena (S.D.Santiagotarrak) gizonezko senior 3x K-1

           Oier Diaz, Oier Amiano, Oier Olazo (S.D.Santiagotarrak) gizonezko junior 3x K-1

 

2023.maialen.cto

Behoria garbia

Begi Bistan elkarteak Behoria Garbia ekoturismo jarduera bat antolatzen du Orioko itsasadarrean, natura- turismo aktiboaren erreferente bihurtu nahirik.

Aisia-une bat erabili nahi du ikaskuntza indibidualak eta kolektiboak bultzatzeko, naturarekin eta planetako izaki bizidun guztiek partekatzen dituzten espazioekin erlazionatzeko modu berriak garatzeko, ingurumen-hezkuntza eta ondarearen zabalkundea tresna gisa hartuta.

2023.behoria.egitaraua

Behoria garbia urriaren 21ean ospatuko da. Plastikoak biltzeko ekoekintza bat egingo da kayakean Oria ibaia jaisten den bitartean.

Egitaraua hemen kontsultatu dezakezue.

Animatu parte hartzera!

Itsas kayakeko Euskal Selekzioa Madeiran

Euskadiko Itsas Kayakeko palistek Madeira Ocean Challenge txapelketa jokatu dute urriko lehen asteburuan eta emaitza bikainak lortu dituzte.
Aritz Araneta (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan zen onena, 12. postuan helmugaratu zelarik.
Manuel Melara (Arroja P.T.) 25º absolutua izan zen eta Ignacio Ibarra (Barrika P.T.) 27º.

2023.madeira.podium
B beteranoen azpikategorian, Manuel Melarak eskuratu zuen lehen postua eta Ignacio Ibarra bigarren. Helmugaratu zen.

Slalom-eko Munduko kopako finala Parisen jokatu da

Slalomeko palistek datorren urteko Joko Olinpikoak jokatuko diren kanala probatzeko aukera izan dute. Eta lehiaketaren formatua probatzea, nazioarteko probetan ohikoa ez den formatua izango bait da Joko Olinpikoetan.

Horrela, lehiaketaren lehen egunean bi sailkapen-txandak jokatu ziren C-1 gizonezkoan eta K-1 emakumezkoan. Bigarren egunean C-1 eta K-1 emakumezkoen finalerdiak eta finalak jokatu ziren. Arratsaldean, K-1 gizonezkoen eta C-1 emakumezkoen sailkapen-txandei hasiera eman zitzaien. Hirugarren egunean, k-1 gizonezkoaren eta C-1 emakumezkoaren finalerdiak eta finalak jokatu ziren. Baita kayak crossaren relojupekoak ere. Laugarren egunarekin amaitzeko, kayak crossarekin.

Araudiak ere desberdinak izan dira sailkatuen kopuruari dagokionez.
Sailkapen-txandetan, bi jaitsieretako denborarik onena hartzen zen kontutan eta 24 ontzi onenak sailkatzen ziren finalerdietara, finalera pasatzeko aukera ematen zuten 12 postu onenetako bat eskuratzeko.

Kayak cross-ean, 44 denbora onenak pasako ziren sailkatze fasetan arituko zirelarik, 4naka arituz. Serie bakoitzeko lehenengo biak txandaz pasatuz, galtzaile onenez gain. Final-zortzirenetara, finalaurdenetara, finalerdietara eta azkenik dominen finaletara eta kontsolazio finaletara igaroz.

Emaitzei dagokienez, finalik ez, Olatz Arregik (ATSS) kayak crossean lortutako kontsolazioarena izan ezik, seigarren amaitu baitzuen. Slalom tradizionalean ez zuen zorte bera izan eta 35. izan zen.

Miren Lazkano (ATSS) final laurdenetara iritsi zen kayak crossean 11.a izan zelarik. C-1ean finalerdietan geratu zen 17. postuan.
Maialen Chourraut (ATSS) 15. izan zen K-1 slalomean, finaletik gertu geratu zen eta 19. izan zen kayak crossean.
Klara Olazabal (S.D. Santiagotarrak) 25. izan zen C-1ean eta 26. kayak crossean.
Pau Etxanizek (ATSS) ez zuen zorterik izan eta K-1an 37. postuan eta Kayak Crosseko 53. postuan kanporatu zuten.
Asteburu honetan amaituko da slalom denboraldia Seu d’ Urgellen Espainiako Txapelketa jokatuta.

Goi Mailako kirolarien eskaerak Kirolari, epaile eta teknikarientzat

Piskanaka 2023. Denboraldia amaitzen doa eta honekin batera, gogorarazi nahi dizuegu, Eusko Jaurlaritzak, 2010ean, 203/2010 Dekretua, uztailaren 20koa, Goi mailako kirolari dagokiona onartu zuela. Beraz, izandako emaitzen arabera, Goi-mailako kirolari izatea eskatu liteke eta honela, zenbait onura jaso, hala nola, unibertsitaterako sarbidea, etab.

Informazio gehiago topatuko duzue Dekretuan.

Dekretuaren egokitzapena

Eskaerak, honako loturaren bitartez burutuko dira:

https://www.euskadi.eus/deportistas-tecnicos-tecnicas-y-jueces-juezas-de-alto-nivel/web01-a2kirola/es/

Ur lasaietako epaileen ikastaroa 2023ko udazkenean Barrikan

Datorren azaroaren 4 eta 5ean, ur lasaietako epaileen ikastaroa antolatuko da Barrikan.

Epaile Laguntzaile, oinarrizko eta nazional tituluak eskuratzea egongo da, larunbat eta igandean ospatuko den ikastaroan.

Hemen topatuko duzue informazio guztia, edo web orrialdeko formakuntzen atalean.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21