2022ko Espainiako Slalom-eko lehengo kopa ospatu da

Otsailaren 19 eta 20ko asteburuan Espainiako Slalom-eko Kopako lehen proba jokatu da Seu d ' Urgellen.Otsailaren 19 eta 20ko asteburuan Espainiako Slalom-eko Kopako lehen proba jokatu da Seu d ' Urgellen.Guztira 23 domina lortu dituzte Club Atlético San Sebastián eta S.D.Santiagotarrak taldeko kirolariek, hurrenez hurren jardunaldi bakoitzeko kluben araberako sailkapenean lehen eta hirugarren postuan geratu direlarik.Banakako emaitzei dagokienez, Olatz Arregik (ATSS) irabazi zuen senior mailako emakumezkoa bigarren jardunaldian eta zilarra lehenengo jardunaldian.
Miren Lazkanok (ATSS) emakumezko senior C-1 irabazi zuen bigarren jardunaldian, baita brontzezko domina ere C-1 eta lehenengo jardunaldian brontzea K-1 proban.Leire Goñi (ATSS) ere protagonista nagusietako bat izan zen hiru urrerekin, bi jardunaldietan junior mailako K-1 emakumezkoetan eta gauza bera egin zuen, bigarren jardunaldian junior mailako C-1 emakumezkoetan.Markel Imazek (ATSS) bigarren jardunaldiko junior mailako C-1 garaipena lortu zuen, baita zilarra ere lehen jardunaldian C-1 mailan.Malen Gutierrez (ATSS) izan zen emakumezko junior mailako C-1 jardunaldiko garailea.Pau Etxaniz (ATSS) bigarren sailkatu zen bigarren jardunaldiko Gizon Senior K-1ean, eta hirugarren lehen jardunaldian.Nora Lopez (ATSS) bigarren izan zen bigarren jardunaldiko junior mailako K-1 eta C-1 emakumezkoetan.Alex Segura (ATSS) hirugarren izan zen lehen jardunaldiko junior C-1 mailan eta bigarren jardunaldiko K-1 mailan.Haizea Segurak (ATSS) brontzea lortu zuen Junior K-1 mailako emakumezkoetan, bai lehen jardunaldian, zein bigarrenean.Maite Odriozolak zilarra lortu zuen lehen jardunaldiko Junior K-1 mailako emakumezkoetan.Aitor Iriondo (S.D.Santiagotarrak) bigarren izan zen lehen jardunaldiko junior K-1 mailan.Eider de Santos-ek (ATSS) brontzea lortu zuen Junior C-1 emakumezkoen lehen jardunaldian.Manex Sayalerok (ATSS) brontzea lortu zuen bigarren jardunaldiko K-1 gizon beteranoetan.Hurrengo hitzordua martxoaren 6an izango da, Orthezen, eta asteburu bat geroago bigarren Espainia kopa jokatuko da Pauen.

Emaitzetarako aplikazio berria

Euskadiko Federazioak, egiten duen kudeaketa hobetu nahian, emaitzen programa berri bat izango du.
Esteka honetan kontsultatu ahal izango da: https://emaitzak.euskalkanoe.com

Emaitzez gain, izenemateak ere ikusteko aukera egongo da.
Lotura zuzena dago Euskadiko Federazioaren webgunean: www.euskalkanoe.eus

Helburua emaitzak on-line zuzenean kontsultatzeko aukera izatea da.
Ur lasaiak eta itsas kayak modalitateekin hasiko da funtzionamenduan, gainerako modalitateak piskanaka gehitu ahal izateko.

Euskadiko Slalom Kopako 1. proba atzeratu da

Bihar, urtarrilak 15, slalomeko Euskadiko Kopari hasiera eman behar zitzaion Bergaran 1. proba jokatuz, baina azken egunetako euriteek emaria baldintzatu dute, eta ez da nahikoa izan lehiaketa biharko egunean egiteko.
Beste data bat ezarriko da lehiaketa egiteko.

2022ko egutegiaren zirriborroa

Eguneratu egin da 2022ko egutegiaren egoera. Zain gaude noiz argitaratuko duen RFEPak bere egutegia, behin-behineko egutegia amaitu ahal izateko, ondoren Batzar Nagusiak onar dezan.
Lehiaketan arriskuak gutxitzeko protokoloa gehitu da.
Indarrean dagoen araudia bete beharko da, baina parte hartzen duten kluben, teknikarien eta kirolarien laguntza eskatzen da, baita bertaratutakoena ere.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21