Kayak Surf-aren historia

Joan den ostiralean itxi zuten kayak surfeko master klassen saioak, kayak surfaren historiaren errepasoarekin.

Costa Rica-ko Alvaro Gonzalez, Rick Starr Estatu Batuarra eta Luis Abando Euskalduna izan ziren hizlariak, kayak surfaren hasierak nolakoak izan ziren kontatzeko.

1970ean finkatzen dute hasiera data, 1989an lehen munduko txapelketa ezarriz.

Egoitzen eta materialaren hasieraren errepasoa egin zen, WSKA bidez irizpideen bateratzea aipatuz.

Eta Euskal Selekzioaren bilakaera ere errepasatu zen Luis Abandoren eskutik, baita beste herrialde batzuek honi buruz duten pertzepzioa ere. Mundakan jokatu zen lehen munduko txapelketaren garaipena eta horrek ekarri zuen poza nabarmenduz. Gaurdaino, erreferente bihurtu direlarik, beheragoko kategorien aldeko apustu argia burututa.

 

Higinio Rivero: JJPP Tokyo, mugarik gabeko borroka

Pasa den ostegunean Higinio Riveroren hitzaldia izan zen, Basque Team Fundazioaren Ostegun Teknikoen barruan.

 

Higiniok, bere lan egiteko modua eta Tokyora iristeko beharrezko egokitzapenak azaldu zituen.

 

Errehabilitazioaren hasiera gogorrarekin eta distantzia luzetik, Paralinpiar Jokoetarako sailkapena bilatzeko esprintean berregokitu zen arte.

Aitortu zuen egokitzapena motela izan zela, eta indibidualizazio handia izan zuela egindako lanean.

Azpimarratzekoa da egindako saiakera-akatsa, une honetan Joku Paralimpikoetan domina bat lortu nahi baitu.

Halaber, adimena gai zerrendan dagoela aipatu zuen, baita berrasmatu eta egokitu beharra ere. Orain, nolabait, konfinamendua eramangarriagoa egin zaiola aitortu du. Halaber, azpimarratu du urte gehigarri bat duela jokoak prestatu ahal izateko, eta domina lortzeko konbentzituta dagoela.

Ondorengo mahai-inguruan nabarmendurikoen artean, Jokoetan lehiatu eta hurrengo egunean, titular gisa, "Bilbotarrak domina lortu du" irakurri ahal izatea gustatuko litzaiokeela adierazi zuen.

 

Bere erreferenteak familia eta gurasoak direla ere erantzun zuen, eguneroko borrokagatik eta bizitzan zehar egindako eguneroko lan gogorragatik, ezarritako helburuak lortzeko asmoz.

 

 

 

Higinioz gain, Ekaitz Saies izan zen joan den osteguneko jardunaldi teknikoko hizlaria, eta prestakuntza mentalaz hitz egin zuen: "Prestakuntza mentalaren lau urtaroak".

HIGINIO RIVERO: Paralinpiar Jokoak Tokyo, mugarik gabeko borroka

Higinio Riverok bere esperientziatik erakutsiko digu, Paralinpiar Jokoak xedea izanik, nola bilatzen duen errendimendurik onena. Piraguistak goi errendimenduaren jardunean eragina duten hainbat parametro aztertuko ditu: prestakuntza fisikoa, teknika, planifikazioa, materiala... Higiniok Tokyoko Paralinpiar Jokoetarako txartela lortu zuen 2019an Szegeden jokatutako Munduko txapelketan.

Basque Team-eko ONLINE TOPAKETAK [kirol errendimendua] OSTEGUN TEKNIKOAK

DATA: Uztailak 2 
ORDUA: 18:00-19:00
HIZKUNTZA: Gaztelania
FORMATOA: Online (Ponentzia bat + mahai-ingurua)
(Izena-emateko: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.)  

 

Euskal Kanoe Federakuntzaren laguntzarekin antolatutako hitzaldiaren ostean, Higiniok Basque Team eta Fadurako HTZko Aitor Alberdi kirol teknikariak zuzendutako mahai-inguruan parte hartuko du aurretik landutako kontzeptuetan sakontzeko. Ikus-entzuleek galderak eta komentarioak egiteko aukera izango dute.   

Errendimendu-topaketaren batean izena eman nahi duzuenek, idatzi mesedez Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera. 

Kayak surfaren historia

Datorren ostiralean, uztailaren 3an, 19: 00etan, Kayak Surfaren azken master classa izango da ikusgai, eta bertan, kayak surfaren historia aztertuko dute, Luis Abando (Euskadi), Alvaro Gonzalez (Costa Rica), Malcolm Pearcey (Ingalaterra) eta Rick Starr (AEB)-ek..

Jarraitu ahal izateko, hau da esteka:

 

https://zoom.us/j/96991703264

 

EKF-tzako egoitza berriro irekita

Alarma egoeraren amaiera eta normaltasun berriaren hasierarekin, Euskal Kanoe Federakuntzako egoitza jendeari arreta emateko ireki da berriro.

Kayak Surfeko arbitraje-irizpideen bateratzea

Eskarmentu handiko bi epaile, Jon Moja eta Gabriel Landini, izan ziren jardunaldiko hizlariak.

Jon Mojak, surfeko epaileak, gure lehiaketa askotan parte hartu ohi duenak, arbitraje egokia egiteko hainbat gako eman zituen.

Gabriel Landini Argentinako epaileak, Mar de Platako Kayak surfaren garapen eta sustapenaren arduradunetako batek, arbitrajean erabilitako ikuspuntu eta irizpideak eman zituen.

Olatua hiru zatitan banatu zuten, olatuaren abiadurarekin, maniobren garapen eta itxierarekin.

Gomendioen artean, bideo asko ikustea izan zen horietako bat. "Heat Analizer" erraminta erabiltzea ere, maniobren puntuazioa eta exekuzioa ikus daitezkeelarik, esleitutako interpretazioak eta puntuazioak ulertu ahal izateko.

Epaile Buruak lehiaketa batean egiten dituen lanez, egin beharreko urratsez eta kontuan hartu beharreko alderdiez ere hitz egin zuten.

 

 

Normaltasun berria

Argitaratuak izan dira, 14/2020 DEKRETUA, ekainaren 18koa, Lehendakariarena, zeinaren bidez deklaratzen baita deseskaladarako planaren 3. fasea gainditu dela.Horrenbestez, indargabetuta geratuko dira alarma-egoeraren esparruan hartutako neurriak, eta 2020ko ekainaren 19ko 00:00etan hasiko da «normaltasun berria». 

AGINDUA, 2020ko ekainaren 18koa, Osasuneko sailburuarena, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko beharrezkoprebentzio-neurriei buruzkoa, Normaltasun Berri­rako Trantsiziorako Planaren 3. fasea gainditu eta gero.

Ur Lasaietako epaileen teleformakuntza berria

Aurreko ikastaroaren arrakastaren ondoren, Teleformakuntza bidez burutuko den ur lasaietako epaile formakuntza eskaintza berri bat zabaltzen da.

Ur lasaietako ikastaroa, ekainaren 24tik 26ra ospatuko da, arratsaldez, 17:00h-tatik 20:00h bitartean, epaile axiliarrentzat.

Oinarrizko edo titulu nazionala eskuratu nahi dutenek, ekainaren 24tik 26ra bitarteaz gain, ekainaren 29 eta 30ean ere aritu beharko dutelarik.

Zoom plataformaren bitartez emango dira ikasgaiak eta ikasle orok, ordutegi horretan jarraitu beharko ditu.

Azterketak presentzialki burutuko dira, behin alarma egoera kendu eta baimentzen dutenean.

 

Hemen topatuko duzue ikastaroen informazioa edo web orrialdeko formakuntzen atalean.

Ur lasaietako ikastaroa.

Jokabide-kodeari atxikitzea

Euskadiko Kanoe Federazioak bat egin du CSD-eko kirolaren kudeaketaren eredugarritasunerako eta gardentasunerako emandako jokabide-kodearekin.

Horrela, hitzarmena sinatzen duten erakunde edo instituzioen barruan betearazteko konpromiso argia eskatzen du, arau eta mekanismo eraginkorren bidez, betetzen dela bermatzeko.

Kode honen helburua lankidetza eta elkarrizketa eraikitzaileko dinamikak sortzea da, zintzotasunean, gatazkak adiskidetasunez konpontzean eta kirol-munduko eragileen arteko errespetuan oinarrituta. Bestalde, lankidetza- eta errespetu-giro hori gizarteak kirolaren irakasletzat hartzea bilatzen du, zuzendariak eta kudeatzaileak gizartearen eredu izan daitezen.

Kodea 7 zutabe etikotan oinarritzen da:

 

1.- sektoreko erakundeen artean KONFIANTZA sortzea.

2.- ZUZENTASUNEZ jardutea.

3.- ELKARRIZKETA zintzoa, zuzena eta eraikitzailea egitea.

4.- gatazkak eta desadostasunak ADISKIDETASUNEZ konpontzea.

5.- elkarrekiko ERRESPETUA eta NEURRITASUNA izatea adierazpen publikoetan, eta, bereziki, gatazkak konpontzeko prozesuan.

6.- GARDENTASUNA eta ETIKA sustatzea.

7.- zuzendarien eta kudeatzaileen EREDUGARRITASUNAZ jabetzea, kirolaren balio positiboekin bat etorriz.

Master class Kayak surfean epaitzeko irizpideak√

Datorren ostiralean, ekainak 19, kayak surfeko master class jardunaldi berri bat emango da, kayak surfa epaitzeko irizpideak aztertzeko.

Hizlariak Jon Moja surf epailea izango dira. Eta Gabriel Landini epaile argentinarra.

Jardunaldia 19: 30ean hasiko da. Esteka honen bidez jarraitu ahal izango da:

https://zoom.us/j/98721630772

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21