Agindu berria eta gomendioen gida

Ekainaren 12ko SND/520/2020 Agindua argitaratu da. Horren bidez, alarma-egoera deklaratu ondoren ezarritako muga nazional jakin batzuk malgutzeko zenbait agindu aldatzen dira eta normaltasun berri baterako trantsizioa egiteko planaren 3. fasera igarotzen diren lurralde-unitateak ezartzen dira.

 

Jarduera fisikoaren eta kirolen eremuan normaltasun berri baterako gomendioen gidaren azken bertsioa.

 

Black Rock

Black Rock 2021.urteko Mundiko Txapelketako eszenatokia izango da, Bude-n.

Marc Woolwardek burutu zuen aurkezpena. Olatu eta kokapen posible ugari zituen ingurua zela nabarmendu zuen. Antolatzaileek bost agertokitan egiten dute lan, baina Black Rockaren aldeko apustua egiten dute. Parte-hartzaileek zalantzak argitu ahal izan zituzten kokapenei, logistikari eta abarri dagokienez.

Baina ez zen mundu mailako olatu bakarra izan, Alejo Pachechok Costa Ricatik, Salsa Bravaren olatua aurkeztu zuen, indar handiko olatua, koralezko hesi baten gainean, hodi handiekin.

Dessie Mcglincheyk, besteak beste, MiniMundaka, Easky Left izeneko olatua aurkeztu zigun, gaztelu batez babestua, non surflari pilaketa urria nabarmendu zen.

Jorge Anchorenak, Mar de Platan, olatu ugari aurkeztu ahal izan zituen, hainbat eszenatoki, ezaugarri ezberdinekin eta barietate handiarekin.

Jardunaldiak aldi bereko itzulpena izan zuen Irati Bordagarayren lanari esker.

Lotura honetan topatuko duzue jardunaldia:

https://www.youtube.com/watch?v=zNOT61et_xI&feature=youtu.be

Lanpostu eskaintza

Piraguismoko teknikaria behar da, Euskadiko Piraguismo Federazioko administrari eta zuzendaritza teknikoko postua ordezteko.

Baloratuko da: Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako lizentziaduna edo graduatua, Gorputz Hezkuntzako graduatua edo TAFADa, piraguismoko entrenatzaile-titulua, beste lizentziatura edo gradu batzuk, graduondokoak, beste kirol batzuetako edo beste kirol-titulu batzuetako entrenatzailearen titulazioa, kirol-kudeaketako esperientzia eta piraguismoko entrenatzailea izatea, bai eta goi-mailako kirolaria edo teknikaria izatea ere.

 

Ordezkapena Euskadiko Kanoe Federazioko Administrazio- Zuzendaritz Teknikoa

Ezinbestekoak

-  Piraguismoko entrenatzaile titulua (2.maila, oinarrizko entrenatzailea)

Kontutan izango da

-  Jarduera Fisiko eta Kirol Zientzietan Lizentziatua edo Graduatua, Gorputz Hezkuntzako graduatua edo TAFAD.

-  Piraguismoko Entrenatzaile titulua

-  Kudeaketa administrativo ekonomikoarekin zerikusia dute beste Lizentziatura edo Graduak

-  Graduondokoak

-  Beste kiroletako Entrenatzaile tituluak

-  Bestelako Kirol formakuntzak

-  Kirol kudeaketan eta piraguismoko entrenatzaile experientzia (teknikari lizentzia aurkeztuz egiaztatuko da experientzia)

-  Goi-mailako kirolari/ teknikari izatea

-  EGA edo antzerakoa

Kontratu mota

Aldi baterako/ amatasun baja ordezkapena

Iraupena

5 hilabetez gutxi gorabehera 5 hilabete (Iraila- Urtarrila)

Jardunaldia

 %75

Ordutegia

Zehazteko

Tokia

EKF-tzako egoitza (Donostia)

Hilabete soldata gordina gutxi gorabehera

1600€

Eskaerak aurkezteko epea: 2020/07/01-eraino

Kayak surf maniobren jardunaldi handia

Kayak surf maniobren egun argigarria Xabi Olanoren eskutik.

Kayak surf Master Classeko hirugarren jardunaldian, Xabi Olanok kayak surf maniobren ezaugarriak azaldu ditu. Oso interesgarria izan zen, azalpenezko eta ikusgarrizko irudi eta bideo askorekin, non maniobra batzuen eta besteen arteko desberdintasunak definitu ziren.

Jardunaldiaren amaieran, azaldutako maniobrei buruzko galderak eta iritziak bateratu ziren eta berauen sailkapena.

Nazioarteko irizpideak bateratzea eta bateratzea beste herrialde batzuetako palistekin, maniobrak elkartzeari dagokionez, eta abar, epaile guztientzat berdina izan dadin.

Datorren ostiralean, Master Class-en surfean aritzeko olatu onenak, Mar de Plata, Salsa Brava,... aztertuko dituzte.

 

Lotura honetan jarraitzea egongo delarik:

https://zoom.us/j/94471307465

Piraguismoko Hastapen ikastaroa berria on-line ekainean

COVID-19 dela eta Alarma egoera honetan, Piraguismoko Hastapen ikastaroaren egokitzapen bat izan dugu ikastaroa aurrera atera ahal izateko. Teoria on-line emango da, praktikaldia, sarrera proba, zein ebaluazio proba presentzialki egingo direlarik. Honela, gure teknikari berriek, egoera berezi honetan, formakuntza burutzea izango dutelarik.

Ikastaroa, ekainaren 15tik 19ra bitartean burutuko da, arratsaldez. Zoom plataforma bidez jarraitu beharko direlarik ikasgaiak.

Behin hau burututa, presentzialki, ekainaren 20ean, sarrera proba, praktikaldia eta azterketa burutu eta gainditu beharko dira.

Hemen duzue informazio guztia.

Deialdia

1-Eranskina: Sarrera proba

izenemate orria

Prestakuntza hau kirolaren hastapenetan aritu nahi duten teknikariei bideratua dago.

Ikastaroaren helburu nagusia da piraguismoaren kirolean teknikari gisa oinarrizko mailan behar duten formakuntza ematea.

Zehazki, lortuko diren gaitasun orokorren artean, piraguismoa sustatzea, bultzatzea eta kirol edo modalitatearen oinarrizko hastapena egitea lehen hogei ordutan. Eta. kirolariak zaintzea eta laguntzea, eskola kirol edo kirol federatuarenak diren jarduera eta lehiaketetan parte hartu behar dutenean

Hastapeneko irakasleentzako ikastaroa Federazioaren prestakuntza jarduera bat da, eta bertan ikasgai hauek ematen dira: oinarrizko ezagupenen arloa, metodologia eta piraguismoaren didaktika, material eraikuntza eta mantentzea, segurtasun aktiboa eta prebentziozkoa, programazioa, palakadak emateko maniobrak eta teknika.

Maiatzaren 30eko agindu berria

Hemen aurki dezakezue SND/458/2020 Agindu berria, maiatzaren 30ean argitaratua, alarma-egoera deklaratu ondoren ezarritako eremu nazionaleko zenbait murrizketa malgutzeko normaltasun berri baterako trantsiziorako planaren 3. fasea aplikatzean.

 

Kayak Surf-eko Master Klase berria

Maiatzaren 29an, ostiralean, kayak surfa egiten duten emakumeen txanda izan zen.

Kayak surf batzordeak antolatutako Master Class saioen barruan, ostiralean emakumeak izan ziren protagonista.

Irati Bordagarai izan da jardunaldiaren arduraduna, Euskal Selekzioko kide gisa.

Kayak surfeko Euskal Selekzioa osatu zuten eta osatzen duten hainbat emakume elkarrizketatu zituzten, Ainhoa Rementeria Euskal Selekzioko lehen kide gisa, Garazi Iturralde, Teresa Carranza, Iranzu Zorzabalbere, palista izateaz gain epaile ere izan zena, Ainhoa Tolosa eta Enara Ibarburu, eta haien esperientziak, hastapenak, hondartza gustukoenak eta abar azaldu zituzten. Gainera, Devon Barker palista amerikarra ere bertan izan zen bere partehartzearekin, beraz, jardunaldia nazioartekoa eta momentuko itzulpenarekin, izan zen.

Ostiral honetan, ekainaren 5ean, Xabi Olanoren txanda izango da, kayak Surf-aren maniobren inguruan hitzegiten aritzeko.

Esteka honen bidez parte hartu ahal izango da:

 

https://zoom.us/j/96772165115

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21