RFEPak proben ezeztapena luzatu du

RFEPak zirkular berria kaleratu du, bertan behera utzitako lehiaketen epea uztailaren amaierara arte luzatuz. Horrenbestez, ezeztatutako eta atzeratutako lehiaketak honako hauek dira:

 

 

Bertan Behera

Data

Lehiaketa

Tokia

Uztailaren 04 eta 05

4o Torneo 2a División Absoluta+3o Torneo Sub16

Tres Cantos -Madrid

Uztailaren 18 eta 19

1ª Copa España “Jóvenes Promesas” de Slalom

Sort, Lleida

 

Bertan Behera

Data

Lehiaketa

Tokia

Abutuak 8

84 Descenso Internacional del Sella-World Series Marathon ICF

Arriondas- Ribadesella

 

Atzeratuak

Data

Lehiaketa

Tokia

Uztailaren 24, 25 eta 26

Campeonato de España de JJPP de Sprint

Trasona- Avilés

Uztailaren 31, abuztuak 1 eta 2

Campeonato de España de Sprint Olímpico

Verducido

 

Atzeratuak

Data

Lehiaketa

Tokia

2020ko iraila

Gran Premio K-4 Internacional Castilla y León

Valladolid y Sanabria

Zehaztu gabe

Trofeo Internacional "Entre Pontes"

Pontevedra

Zehaztu gabe

Travesía Internacional Ria de Aldán

Cangas (Pontevedra)

 

 

Gainera, RFEPen lehiaketa nazionaletan parte hartzen duten klub guztiei galdetegi bat bidali diete, egutegirik egokiena ezartzeko beharrezkoa den informazioa biltzeko.

Galdetegia honako lotura honen bidez egin behar da:

 

https://forms.gle/PUonHsnmDVtpNwme7

 

RFEP 16.zirkularra

 

Jarduera fisikoa COVID-19 Aroan

 

Kirolaren euskal eskolak zenbait formakuntza proposatu ditu COVID-19 aroaren inguruan. Horietako batzuk: Jarduera Fisikoa COVID-19 aroan izan delarik edo eta “Guia 100 medidas para combatir el COVID-19 en tus instalaciones deportivas”.

Hemen dituzue honen inguruko lotura eta dokumentazioa:

 

Jarduera fisikoa COVID-19 Aroan-1

Jarduera fisikoa COVID-19 Aroan -2

Jarduera fisikoa COVID-19 Aroan-3

 

“Guía 100 medidas para combatir el COVID-19 en tus instalaciones deportivas”.

Izurdeen bisita

 

Deskonfinamendua eta deseskalatzearekin batera, pixkanaka, badira uretara bueltatzeko aukera izan duenik, kasuan, Itxas-gaineko zenbait piraguistek.

Horrela, izurde talde batekin itsasoan topo egin zuten eta irudi itzelak eskuratu zituzten, hedabideetan ere oihartzuna izan zutenak.

 

Deseskalatzearen 2.Fasea

Eusko Jaurlaritzako Jarduera fisiko eta kirol zuzendaritzak bidalitako informazioa, deseskalatzearen 2.faserako. Hemen.

 

12/2020 Dekretua, maiatzaren 24koa, Lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegorako trantsizio-prozesuaren 2. fasea aplikatzeko arauak ezartzen dituena, Espainiako Gobernuarekin adostuta.

 

SND/440/2020 Agindua, maiatzaren 23koa, COVID-19k eragindako osasun-krisia hobeto kudeatzeko hainbat agindu aldatzen dituena, normaltasun berrirako trantsizio-plana aplikatuz.

 

Ertzaintzak eta tokiko poliziek osasun-alarmari buruz aplikatzeko irizpideak (09 berrikuspena (2020/05/25).

Irati Bordagarairen Master Class-a

Datorren ostirala, maiatzaren 29an, 19:30h-tan, Irati Bordagaraik, Euskal Selekzioko kideak kayak surf-a eta emakumearen bilakaeraren inguruan arituko da.

Honako lotura honetatik egongo delarik jarraitzea:

 

https://zoom.us/j/99235576112

 

 

Odei Etxeberriaren Master class bikaina

 

 

Pasaden ostiralean Odei Etxeberriak kayak surf-eko Master class bikaina zuzendu zuen. Maniobra asko azaldu zituen, ohikoenak diren akatsak nola zuzendu, kayak surf-ean nola hasi, itsasoaren egoera ezagutzeko erraminta ezberdinak, etab. Baina batez ere, partehartzaile guztien galdera eta zalantza guztiak erantzun zituen, Txema Carreto, kayak surfeko presidenteak bideratu zizkiolarik.

 

Quillei buruzko master class bat ere aurreikusten da, kayak surf batzordeak planteatzen dituen gaien artean.

 

 

 

Gomendioak eta prebentzio-neurriak

RFEPak piraguismo federatua praktikatzeko gomendioak eta prebentzio-neurriak biltzen dituen gida bat zabaldu du. Hemen aurkituko duzue informazio guztia.

Bestalde, informazio berari buruzko zirkularra igorri dute. Hemen aurkituko duzue.

Kayak Surfeko Master Class-a

Datorren maiatzaren 22an, 19:00h-tatik aurrera, Odei Etxeberriak, Euskal Selekzioko kirolariak, Master classs bat eskainiko du.

Bertaratzeko, jarraian errazten den lotura honetan konektatu beharko da:

 

https://zoom.us/j/94886974165

 

 

Amaieran, hizlariari galderak egitea egongo da eta esperientzia eta ezagutzak elkar banatzea.

 

Orden eta dekretu berrien argitalpena

Jarduera fisiko eta kirol zuzendaritzak, aste honetako deseskaladako 1go faseko dokumentua argitaratu du. Hemen topatuko duzu informazioa.

 

9/2020 DEKRETUA, maiatzaren 15ekoa, Lehendakariarena, honako dekretu hau aldatzeko dena: 8/2020 Dekretua, maiatzaren 10ekoa, Lehendakariarena, zeinaren bidez arauak ezartzen baitira alarma-egoera deklaratu ondoren ezarritako murrizketak Normaltasun Berrirako Trantsiziorako Planaren 1. fasean malgutzeko Espainiako Gobernuarekin adostutako aldaketak, zabaltzeak eta murrizketak Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan aplikatzeko, osasun-larrialdiak Euskadin izan duen bilakaerara egokitze aldera, igortzen da.

 

 

SND/414/2020 Agindua, maiatzaren 16koa, normaltasun berri baterako trantsizio-planaren 2. fasea aplikatuz alarma-egoera deklaratu ondoren ezarritako estatu-mailako zenbait murrizketa malgutzeko dena.

RFEP informazio-zirkularrak eta indikazio medikoak

RFEPek 10/2020 Zirkularra bidali du, kirol profesionala eta federatua egiteko baldintzak ezartzen dituen maiatzaren 9ko SND/399/2020 Aginduaren argibide gisa, CSDra bidalitako galdera eta erantzunei buruzkoa.

 

Eta 11/2020 Zirkularra, kirol profesionala eta federatua egiteko baldintzak ezartzen dituen maiatzaren 3ko SND/388/2020 Agindua aldatuta. BOE, 138. zk., larunbata, 2020ko maiatzaren 16a.

 

Gainera, Pedro Manonelles Marqueta doktorearen aurkezpena erraztu du, SARS-CoV-2 koronabirus-pandemiari dagokionez kirol-praktikara itzultzeari buruzkoa.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21