Iñigo Peñak zilarrezko domina Mérito Deportivo

Consejo Superior de Deportesek, zilarrezko Real Orden del Mérito Deportivo domina eman dio.

2019ko azaroaren 7an, BOE-n argitaratu den ebazpenean, zumaiarra agertzen da bere kirol merituei esker.

Orden del Merita Deportivok, aitorpen publiko bat dagokio, non bere kirol praktika, kirolaren sustapenean eta heziketa fisikoarenean, zein ikerkuntzan, zabalkundean, antolakuntzan edo ariketa fisikoko zein kirolaren kulturaren garapenean nabarmendu direnentzat.

Iñigo Peñak, zilarrezko Real Orden del Merito Deportivoko domina jasoko du, bere kirol ibilbideari esker, non, Munduko Sprint txapelketetan hiru domina dituen, lau Europako txapelketetan eta 2016ko Rio-ko jokoetan, K-4 1000mtan bostgarren postua.

Kudeaketa Aurreratuaren diploma

Kudeaketa aurreratuaren Europar astearen ekitaldien artean, pasaden astean, Euskadiko Kanoe Federakuntza, Euskalit-ek emandako Kudeaketa Aurreratuaren diploma jaso zuen.

3K Programaren helburua EAEko kirol erakundeen kudeaketa hobetzen laguntzea da, Kudeaketa Aurreratuaren Ereduan oinarrituta. Hiru urteko programa da eta xedea da erakundeek beren antolamenduan Kudeaketa Aurreratuaren funtsezko alderdiak eta praktika onak ezagutzea eta garatzea.

Kudeaketa Aurreratuaren Ereduak lehiakortasunean beharrezkoak diren hobekuntzak bilatzen enpresak orientatzea du helburu, azken hamarkadetan hainbat esparrutatik ekarritako kudeaketa-kontzeptuak bateratuta: ezagutzaren kudeaketa, erabateko kalitatea, bikaintasuna kudeaketan, berrikuntza eta enpresen erantzukizun soziala, besteak beste.

Ereduan jasotako 6 elementu nagusiak oinarri dira erakundeen lehiakortasuna egituratzeko kudeaketa-sistema garatzeko. Horrek berekin ekarriko du:

  • Pertsonengan proiektu partekatu bati atxikita egotearen sentimendua sorraraztea.
  • Enpresa bezeroengana orientatzea, balio-ekarpen bereizgarria eginda.
  • Berrikuntza enpresaren esparru guztietan aplikatzea.
  • Gizartearekiko konpromisoa bultzatzea, garrantzizko lehiakortasun-ahalmenen hornitzailea den heinean.
  • Epe luzerako ikuspegia sortzea, argiro zehaztutako estrategia baten bidez gauzatuko dena.
  • Interes-talde guztientzat gogobetegarriak izango diren emaitzak lortzea, modu iraunkor eta orekatuan.

 

 

 

 

Eneko Atxaren eskutik menu olinpikoa

 

Pasaden azaroaren 12ean, Eneko Atxa, bost Michelin izar dituen chefak, Basque Team-entzat diseinaturiko bi menú olinpiko aurkeztu zituen. Gainera, “Eneko” jatetxean egindako Show Cooking-ean kirolarien laguntza izan zuen.

Kirolarien artean, Maialen Chourraut, Ander Elosegi eta Joan Crespo bertan izan ziren. Eta Basque Team-eko enbaxadore den Naiara Gomez.

Xabier Leibar Fundazioko arduradun biomedikoaren nutrizio-gomendioei jarraituz, sukaldariburuak bi menu sortu ditu goi-mailako lehiaketei aurre egiteko atletek behar dituzten elikadura-ekarpen guztiekin. Beti lehengaien kalitatea, sasoiko produktuak eta jarduera-gastronomikoaren iraunkortasuna lehenetsiz, lehenengo menuan tartare begetala, azpizuna sagarrarekin, azalorearekin, perretxikoekin eta Idiazabal gaztako gnokiekin, eta arroz-esnea prestatu dituzte; bigarren menuan, berriz, arrain marinatua eta ozpin-olioa, baserriko arrautza gorringoa gari-estofatuaren gainean eta karamelizatutako torrada sukaldatu dituzte.

2019-2020ko lizentzien bideratzea

Ohar honen bitartez, lizentziak bideratzeko programa, bihar, azaroak 1etik aurrera operatibo egongo dela jakinarazten da.

Hemen topatuko duzue zirkularra.

Gogorarazten da, estamentu bakoitzak dagokio eranskina bete beharko duela eta lurralde federazioan entregatu. Beste urteen modura, RFEP-lak eskaturiko eranskina ere bete beharko da, lizentzia nazionalak bideratzen dituzten kluben kasuan eta Euskal Kanoe Federakuntzan entregatu.

RFEP-lako eranskina

EKF-tzako eranskina

Adin txikikoekin lan egiten duten teknikarien kasuan, gogoratu Adingabekoekin lan egiteko aurrekari penalen ziurtagiria eskuratu behar dutela.

Honen inguruko informazio gehiago, web orrialdean, Lizentzien alorrean, teknikarien ziurtagiri atalean topatuko duzue.

Zurriola Cup

Larunbat honetan Zurriolan jokatuko da Kayak Surfeko Zurriola Cup.

9:00htan emango zaio hasiera Sagües-en eta parte hartzaileek gehienez ere bi modalitateetan parte hartzea izango dute.

Kayak surf HP, IC, Neskak, Grand Master, Master eta juniorrak. Eta Waveski Open izango dira jokoan arituko diren modalitate ezberdinak.

Ander Elosegi eta Maialen Chourraut-ek dagoeneko ezagutzen dute JJOOtako kanala

Ander Elosegi (S.D.Santiagotarrak) eta Maialen Chourraut (ATSS) Tokyoko kanala estreinatu berri dute, Olympic test Event-ean parte hartuta, urriaren 25tik 27ra bitartean.

Ander seigarren izan da, sailkatze proban hamahirugarren denbora onena markatu eta finalerdietan, zazpigarren izan ondoren.

Maialen Chourrautek berriz, lehenengo bi manga bikain burutu ditu, bigarren izanik bietan, baina finalean, 50eko zigor batek, podiumeko postuetatik urrundu du, zazpigarren izanik.

Modu honetan, denboraldi luze bati amaiera ematen diote, non beraien helburuak bikain bete dituzten, Joko Olimpikoetara sailkapena eskuratu dutelarik. Berriro ere, RFEP-lako hautatze probak burutu beharrik gabe. Honela, urte osoa dute aurretik Jokoak prestatzeko.

 

Goi Mailako kirolarien eskaerak

2019 denboraldi amaierarekin batera, gogorarazi nahi dizuegu, Eusko Jaurlaritzak, 2010ean, 203/2010 Dekretua, uztailaren 20koa, Goi mailako kirolari dagokiona onartu zuela. Beraz, izandako emaitzen arabera, Goi-mailako kirolari izatea eskatu liteke eta honela, zenbait onura jaso, hala nola, unibertsitaterako sarbidea, etab.

Informazio gehiago topatuko duzue Dekretuan.

Dekretuaren egokitzapena

Eskaera orria

Zinpeko deklarazioa- kirol jarduera egiten jarraitzen

Zinpeko deklarazioa- Administrazio-zehapen irmorik ez izatea

Zinpeko deklarazioa- teknikariak

Irati Osak brontze berri bat eskuratu du

Ostiralean, Irati Osak (Itxas-Gain- Urola Itsas-adarreko P.K.) Maratoiko Munduko Txapelketan emakumezko K-1 23 urtez azpiko mailan brontzea eskuratu bazuen, atzo berriro ere beste brontzezko domina  bat eskuratu zuen emakumezko K-2 mailan, Arantza Toledorekin batera. Estropada bikaina burutu zuten, azken uneraino garaipenagatik borrokan arituz. Azkenean, garaipena ontzi Hungariarrak eskuratu zuen, Renatta Csay buru zuelarik, bere hogeigarren urrea eskuratu zuelarik, bigarren, Tania Alvarez eta Tania Fernandez galegoak izan zirelarik.  Honela, amaiera bikaina eman dio, denboraldi bikain bati.

Zorionak!

Irati Osa munduko hirugarrena

Irati Osa (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) hirugarren helmugaratu da Munduko maratoi txapelketan, emakumezko K-1 23 urtez azpiko mailan.

Beste euskaldunek ere gaur parte hartu dute, Intza Mendez (S.D.Santiagotarrak) hamargarren izan da emakumezko junior K-2 mailan eta Jon Moreno (S.D.Santiagotarrak) 11. izan da 23 urtez azpiko gizonezko mailan.

Zorionak!

Oraindik bada euskal partehartzerik, Iratik ez baitu amaitu eta igandean berriro lehiatuko da, senior mailan K-2 emakumezkoetan.

Zorte on!

Maratoiko Munduko Txapelketari hasiera eman zaio

Gaur eman diote hasiera Munduko Maratoi Txapelketari lau euskaldunek.

Lehena lehiatzen Aiora Irazu (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan da, hogeigarren postuan sailkatuz.

Bihar, Intza Mendez-en (S.D.Santiagotarrak) txanda izango da emakumezko junior K-2an, Jon Moreno (S.D.Santiagotarrak) gizonezko 23 urtez azpiko K-1 mailan ere arituko da eta Irati Osa (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) emakumezko 23 urtez azpiko K-1 mailan, zeinek igandean emakumezko K-2 seniorretan ere lehiatuko duen.

Zorte on!

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21